Vox alderdiak larunbatean Bilboko Euskalduna jauregian egindako ekitaldiaren kontrako protestetan, Ertzaintzak masailezurra hautsi dio 19 urteko emakumezko bilbotar bati. Foam jaurtigai batekin egin diote tiro aurpegira, zaurituak Gara egunkariari azaldu dionez.
Emakumezkoa Basurtoko ospitalean dago. Azaldu du "modu baketsuan" hurbildu zela protesta egitera. Iturrizar parkean zeuden manifestari batzuek harriak jaurti zituztela-eta, Ertzaintzak kargatu egin zuen. Zaurituak dioenez, bera zegoen lekuan inork ere ez zuen ezer jaurti ertzainen kontra. Baina, kargak hastean, korrika hasi zen, eta orduantxe ikusi zuen ertzain bat, bere armarekin aurpegira apuntatzen ziola. Neskak lepoa biratu zuen, baina kolpe gogorra nabaritu zuen aurpegian, eta ondoren odoletan hasi zen. Aztoraturik, ertzainei laguntza eskatu zien, baina "kaka zahar bat bezala" tratatu zutela adierazi du. Zaurituaren senideak salaketa jartzeko aukera aztertzen ari direla azaldu dute, ertzainak 10 metro baino gutxiagoko distantziatik egin zuelako tiro.
Vox alderdiaren ekitaldiaren aurkako protestetan bost lagun atxilotu zituen Ertzaintzak. Aske daude guztiak. Haietako lauri desordena publikoak eragitea leporatu diete, eta bosgarrenari agintearen kontrako atentatua.
Sare Antifaxistaren twitter kontuan, hirugarren argazkian, Ertzaintzak erabili dituen jaurtigaiak:
Desmontando las mentiras y las manipulaciones sobre la movilización antifascista de Bilbao Proyectiles de foam dejan víctimas en Bilbao
— Sare Antifaxista (@Antifaxismoa) 2019(e)ko apirilaren 15(a)
Los proyectiles de foam dejaron sus primeras victimashttps://t.co/pnOsfAb1SH Agresión a la prensa en Bilbao https://t.co/BaGGjiHxWI pic.twitter.com/diDd8etTqW
Ezkerreko argazkian Hordago-El Salto agerkariko argazkilaria ageri da, ertzainak oldartu zitzaizkion unean.
Momento en el que nuestro fotógrafo @ChrisGartzia era agredido por la Ertzaintza. Se puede observar el distintivo "press" y las manos arriba de nuestro compañero. Foto de Javier Utrilla. #Noalarepresión Aquí la cronica de @T_Villaverde https://t.co/2mZ9GZ72y4 pic.twitter.com/QLYwx9IVFy
— Hordago | El Salto (@HORDAGO_ElSalto) 2019(e)ko apirilaren 14(a)