Euskal Herriko Mugimendu Feministak Martxoaren 8an “planto” egitera deitu du. Lau arlotan jarri dute fokua antolatzaileek eta horietan izango dira aldarrikapen nagusiak greba egunean: lan greba, zaintza greba, ikasle greba eta kontsumo greba. Eragile eta langile ugarik eman diote babesa deialdiari. Eguerdian eta iluntzean manifestazioak daude deituta hiriburuetan eta herri askotan. Egunaren nondik norakoei etengabeko jarraipena egiten ari gara.
Sakona izan da greba feministak Aiaraldean utzi duen oinatza. Milaka emakume* atera dira kalera gaur egungo sistemari planto egiteko. Aiaraldearen lana:
Bilbo. Manifa hasi baino ordulaurden lehenago #M8planto #GrebaFeminista #EmakumeokPlanto @argia pic.twitter.com/YRTmBuR3ax
— Estitxu Eizagirre (@eeizagirre) March 8, 2018
Lana zutabea. Gran via #Bilbao#m8planto #GrebaFeminista #HuelgaFeminista #EstamosEnHuelga pic.twitter.com/EgE2izIa8u
— ESK Sindikatua (@ESKsindikatua) March 8, 2018
#M8Planto | Neska gazteak San Anton plazaraino iritsi dira. Minutu gutxi barru hasiko da manifestazioa https://t.co/hZH6G40GTi pic.twitter.com/qfYLulHU00
— Hala Bedi (@halabedi) March 8, 2018
Gasteizko manifestazioa hasi aurretik bete dira San Anton plaza inguruak#EmakumeokPlanto #M8Planto pic.twitter.com/JoJNxbRlbj
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 8, 2018
#M8Planto
— Aitziber (@guretxi) March 8, 2018
Borrokak egingo gaitu libre
Ondarruko andra banda feminista pic.twitter.com/IAKsVCkHEO
#Iruñea-ko gaztelu plaza goraino!
— ESK Sindikatua (@ESKsindikatua) March 8, 2018
Emakumeon eskubideak errespetatu!#m8planto #GrebaFeminista #HuelgaFeminista #EstamosEnHuelga pic.twitter.com/AJKDL59Fth
[AGOITZ]
— Emakumeok* Planto! (@NafarroakoM8) March 8, 2018
Goza mosaikoa
Mosaico humano #M8Planto pic.twitter.com/vENXsd9USK
#M8Gasteiz | @LABGasteiz - en arabera Bosch-eko langileen %100a arratsaldeko lanuztera batu da. @argia#M8GrebaFeminista #M8Planto pic.twitter.com/HMOwKjp0a5
— Karla (@KaBerrojalbiz) March 8, 2018
Siria eta Turkia arteko Kurdistango Afrin eskualdean milaka emakume irten dira kalera emakumeen nazioarteko egunean. Bonbardaketa eta gatazka gogorra bizi dute kantonamendu horretan Turkiarekin, baina hala ere manifestazio erraldoia burutu dute. Argazkiok @blutarski_bluto dokumentalistak zabaldu ditu Twitter bidez:
T
Euskal Herri osoko gutxienez 114 herritan daude iragarrita arratsaldena ekitaldiak, kazeroladak, kontzertuak, manifestazioak eta hiriburuetara joateko zutabeak. Horietako askotan jadanik jendetza ari da biltzen.
Hiriburuetan hauek dira iluntzerako dauden deialdiak:
- Gasteiz: 18:30etan propaganda banaketa Fariñasetik. 20:00etan manifestazioa San Anton plazatik abiatuta.
- Iruñea: 20:00etan manifestazio nagusia Gazteluko enparatzan hasita. 19:30etan Landa eremuko blokea Merkaderes kaletik abiatuko da manifestaziora batzeko, eta 19:00etan Arrazakeriaren kontrako Zutabea Nabarreriatik.
- Donostia: 20:00etan manifestazio nagusia Boulevardean. Aurretik zutabeak:
- Bilbo: 20:00etan Jesusen bihotzatik. Aurretik kalejira feminista zaratatsua ibiliko da kaleetan barna.
#M8Gasteiz | Arratsaldeko lanuztearen hasiera @ELAGasteiz_ , @LABGasteiz, ESK, Hiru eta EHEN-k deitua. @argia#M8 #M8GrebaFeminista pic.twitter.com/D2GWNrlSpr
— Karla (@KaBerrojalbiz) March 8, 2018
Mugimendu feministak prentsaurrekoa egin du 16:00etan Espainiako Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren aurrean, Gasteizen. Egin duten irakurketa mamitsua osorik irakurgai hemen.
Bilbon Moyua plazan. elkarretaratze zaratatsua hasi da @argia #EmakumeokPlanto #M8Planto #M8grebafeminista pic.twitter.com/1zGQGgPxzm
— Onintza Irureta (@oirureta) March 8, 2018
Bilboko Moyua plazan eromena #M8Planto #EmakumeokPlanto #grebafeminista @argia pic.twitter.com/UNtDnk7Bug
— Estitxu Eizagirre (@eeizagirre) March 8, 2018
Bilbo. Moyua plazan giroa pilpilean #M8Planto #grebafeminista #EmakumeokPlanto @argia pic.twitter.com/xHzPOHo5N0
— Estitxu Eizagirre (@eeizagirre) March 8, 2018
Donostiako Buen Pastorrren hainbat lagun honela oldartu zaio Elizak grebaren aurrean hartutako jarrerari (argazkia @anibameltor bidez)
Iruñean azalera handiko hainbat saltokiren inguruan piketeak protestan ari dira, Espainiako Poliziak gertutik jarraika dituztela. Hala El Corte Inglesera sartzen saiatu dira emakume taldeak eta Iker Tubia Berriako kazetariak azaldu duenez identifikatu egin dituzte horietako zenbait. Zara eta beste saltokiren aurrean ere protestak izan dira.
10 minututan ez badoaz, isunekin egin dute mehatxu poliziek. Emakumeek helburua betetzat jo dute, eta elkarretaratzea bertan behera utzi dute#M8planto #M8 @berria pic.twitter.com/kPVrVpguZ0
— Iker Tubia (@ikertb) 2018(e)ko martxoak 8
Grebalari feministek Bershka arropai denda ixtea lortu dute:
Bershka itxi dugu.
— amaiA. (@zuribostnerisei) March 8, 2018
“-La talla 38, me aprieta el chocho!
+Y la 42 también!”#M8planto #GrebaFeminista #Iruñea pic.twitter.com/ukkNmqzl9v
Feminismoak gola sartu dio @ObispoMunilla -ri. Pintada Donostiako Gotzaindegian #M8 #M8Planto #EmakumeokPlanto #GrebaFeminista @argia @DFeministak pic.twitter.com/ZgtrLDz4f6
— Maddi Txintxurreta (@mtxintxurreta) 2018(e)ko martxoak 8
Anonymous-i loturiko La Nueve-ren Twitter kontuak zabaldu duenez, Donostiako Elizbarrutiaren webgunean M8ren manifestua paratu dute Munilla apezpikuak emakume feministen kontra egindako adierazpenak medio. "Gauza batzuk esan dizkiogu eta lortu dugu atzera egin eta manifestua jartzea bere webgunean" diote ironiaz.
Webgunearen atarian "Jainkoak greba feminista babestu du" gaztelaniazko esaldia irakurri ahal izan da momentu batzuetan.
Después de las bochornosas declaraciones del Obispo Munilla de San Sebastián sobre el #DiaDeLaMujer decidimos ir a visitarle y espetarle un par de cositas. No os diremos cómo, pero hemos conseguido que recule y cuelgue el manifiesto #8M en su web 😌 https://t.co/3lNYraVtzV pic.twitter.com/oLBRNYSWLY
— La Nueve (@La9deAnon) 2018(e)ko martxoak 7
#M8Planto Elizondoko plazan, Emakatearen bukaeran pic.twitter.com/oQ9ss1Rswd
— Fernando Anbustegi (@Fer_Anbustegi) 2018(e)ko martxoak 8
Periodistes feministes en vaga! #VagaFeminista8M pic.twitter.com/XMxROZ6nm4
— Gemma Garcia (@gemma_g_fabrega) 2018(e)ko martxoak 8
Greba feministak hezkuntza arloan izan duen jarraipenaz mintzatu da Eusko Jaurlaritza eta eman dituen datuen arabera, EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoen %75 aztertuta, %21,92k egin du bat grebarekin. Haurreskoletan berriz, hezitzaileen %43k egin du greba.
STEILAS sindikatuko Ana Perezi galdetuta, esan digu beraiek ez dutela grebaren jarraipena kuantifikatzeko asmorik, hasieratik esan baitzen hau greba ezohikoa dela (lau ordutako lanuzte deialdiak tarteko), lan eremua ardatzetako bat gehiago dela eta aldarrikapenak kalera ateratzea dela helburua. Alde horretatik, gaineratu du jendetza batu dela gaur Euskal Herriko herrietan eta oraindik arratsaldeko mobilizazioak falta dira. Kuantitatiboki ez, kualitatiboki baloratuta ere, oso pozik dago Perez ikastetxeetan greba feministak izan duen eraginarekin: irakasleek aurretik egin dituzten bilerekin, zaintza bezalako gaiak eztabaidagune bilakatzearekin, neska ikasleek eskoletan martxoaren 8ra begira aktiboki prestatu dituzten ekintza andanarekin, curriculumetan eta ikasgeletan feminismoaz hitz egiteko aprobetxatu izanarekin… “Erdigunera ekarri dugu feminismoa eta hori lorpena da. Arrastoa uzten ari da gaurko greba”.
Ezohiko jende kopurua mugitu du martxoaren 8ko greba feministak Iruñean. Goizean goizetik piketeekin batera jarraitu du mobilizazio-eguna Xabier Letona ARGIAko kazetariak eta irudi deigarriak jaso ditu.
Lehenengoa, Baluarte eraikinean egiten ari diren Punto de Vista zine jaialdian. Grebalarien piketea barrura sartu da eta jaialdiko ekitaldi batean zeuden pertsonek txaloka hartu dituzte.
Iruñea. Pikete bat Punto de Vista jaialdiko ekitaldi batera sartu da eta txaloka hartu dituzte #M8Planto @argia pic.twitter.com/Uqijx8avvR
— Xabier Letona (@xletona) 2018(e)ko martxoak 8
Ordezkari politikoek ere bat egin dute martxoaren 8ko ekimenarekin.
Nafarroako Legebiltzarraren aurrean ere talde guztiek egin dute bat deialdiarekin #M8Planto @argia pic.twitter.com/bDgd28wgJv
— Xabier Letona (@xletona) 2018(e)ko martxoak 8
Eguerditik aurrera, Sarasate pasealekua izan da mobilizazioaren erdigunea. Eta han elkartu den jende kopurua ikusirik, gaurkoa urte luzetan gogoratuko den mobilizazio-eguna izango dela pentsatzeko arrazoiak daude. Bideo honetan jaso dugu 13:00etan nola zegoen Iruñeko kalea.
Hau historikoa dio mugimendu femenistako bozemaileakmikrotik. Hala da! Dantzaren unea orain #M8Planto @argia pic.twitter.com/h2amngizvf
— Xabier Letona (@xletona) 2018(e)ko martxoak 8
Normalean jendea monumentuaren aurrean egoten da. Gáur atzeko aldea ere bete-bete #M8Planto @argia pic.twitter.com/7R0quQLky5
— Xabier Letona (@xletona) 2018(e)ko martxoak 8
Jendetza bildu du eguerdian Bilboko kalejira feministak. Santiago plazan egin du lehen geldialdia, Arriaga plaza txiki geratu da eta Moyua plazan 15 minutuko eserialdi isila egin dute emakumeek (espaloietan geratzeko eskatu zaie gizonezkoei). Dantza eta iraultza batuz, kontsumo greba bultzatzeko etxetik eramandakoarekin bazkaldu dute Pelota kalean, kalejira amitutzat emanez. Hona Amaia Lekunberrik Argiarako egin duen jarraipena:
Ekin dio kalejira feministak Bilboko alde zaharrean, hainbeste jenderekin zaila egiten dela kale artean honen amaiera bistaratzea @argia #M8planto #M8 #GrebaFeminista #EmakumeokPlanto pic.twitter.com/7hzFpW1T83
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) March 8, 2018
Santiago plazan egin du lehen geldialdia kalejirak. Emozioa airean ez soilik batu den jende andanarengatik, baizik eta jendetza honen baitan antzematen den aniztasunagatik @argia #M8planto #M8Bilbo #M8GrebaFeminista #GrebaFeminista #EmakumeokPlanto pic.twitter.com/PkoECO3ybR
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) March 8, 2018
Arriaga plaza jadanik txiki geldituta, eta jendea heldu eta heldu. "Potenteak gara" garrasia mikrofonotik @argia #M8 #M8planto #M8Bilbo #GrebaFeminista #EmakumeokPlanto pic.twitter.com/K4rgI2BqZb
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) March 8, 2018
"Gaur kalera irten gara, eta kalera irtetzen jarraituko dugu libre izan arte" aldarrikatu dute mikrofonotik. "Gora Borroka Feminista!" erantzun bateratuaz erantzun du plazak @argia #M8planto #M8 #M8Bilbo #GrebaFeminista #EmakumeokPlanto
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) March 8, 2018
12:30etan 15 minutuko eserialdi isila egingo da Moyua Plazan. Ekintza ez-mixtoa izango dela azpimarratzen da, gizonezkoei espaloietan geratzeko eskatuz @argia #M8planto #M8 #M8Bilbo #GrebaFeminista #EmakumeokPlanto
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) March 8, 2018
Moyua plaza bakarrik ez, inguruak ere hartu ditu eserialdiak. Isiltasuna nagusi, momentu batez denbora izoztu delako eta mundua gelditzetik gertu gertu gaudelako irudipena @argia #M8 #M8planto #M8Bilbo #M8grebafeminista #EmakumeokPlanto #GrebaFeminista pic.twitter.com/IF1qpYjcjV
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) March 8, 2018
Dantzatu ezin dena ez da gure iraultza. Adi Bilbon mundua gelditzeko egin duten tracklist kañeroarekin @argia #M8planto #M8Bilbo #M8 #GrebaFeminista #M8GrebaFeminista #EmakumeokPlanto pic.twitter.com/hqzrA3V9Xh
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) March 8, 2018
14:00etab kontsumo greba bultzatuz etxetik eramandakoarekin bazkaria egingo da Pelota kalean @argia #M8Planto #M8 #M8Bilbo #M8GrebaFeminista #GrebaFeminista #EmakumeokPlanto
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) March 8, 2018
Goizeko kalejira zarratutzat eman da Bilboko udaletxe parean, 'aita-semeak' abestiaren moldaketa feminista eta guzti @argia #M8Planto #M8 #M8Bilbo #M8GrebaFeminista #GrebaFeminista #EmakumeokPlanto pic.twitter.com/D30w4ZtJMu
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) March 8, 2018
#M8Gasteiz | Agurain, Laudio, Arabar Errioxa... Olatu moreak Arabako txoko guztiak zipriztindu ditu! @argia#M8GrebaFeminista pic.twitter.com/f9CTUHoywe
— Karla (@KaBerrojalbiz) March 8, 2018
PPk ez du greba feministarekin bat egin eta alderdi eskuindarreko zenbait emakumek martxoaren 8a baino lehen adierazia zuten gaur normala baino ordu gehiago egingo zutela lan.
Zerbait aldatu da ordea, akaso mobilizazio jendetsuengatik, izan ere, Espainiako presidentea xingola more batekin agertu da gaur bere alderdiaren ekitaldi batean.
Espainiako presidenteak ez du grebari buruzko adierazpenik egin. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lanean "jarraituko" dutela esan du.
Mota honetako keinuek "purplewashing" izena hartzen dute herrialde anglosaxoietan: azaleko feminismo bat erabiliz, norbere politiken marketina egitea, alegia.
Oiartzunen ere kalera atera dira manifestatzera, "Mundua geldituko dugu, mundua mugitzeko!" lelopean.
Italian trenbidez, metroz, errepidez eta baita hegazkinez ere egiten den garraio sisteman eragin handia edukitzen ari da gaurko egun bakarreko greba, elkarrekin deitu dutena bai sindikatuek eta baita Non Una di Meno (Emakume Bakar Bat Gutxiago ere Ez) elkarteak emakumearen kontrako bazterketa eta bortizkeriaz ohartarazteko.
Itxialdia hasi dute 30 bat emakumek Gasteizko INSS barruan. Aldarrikatu dute Gizarte Segurantzaren erregimenak bizitza jarri behar du erdigunean, ez merkatua.
#M8Planto [INSSpirazioa]
— Martxoak Zortzi (@m8gasteiz) 2018(e)ko martxoak 8
Itxialdia hasi dute 30 bat emakumek INSS barruan. Gizarte segurantzaren erregimenak bizitza jarri behar du erdigunean: ez merkatua. @halabedi @topatu_eus @berria @argia @naiz_info @eitbNoticias @euskadi_irratia @elcorreo_alava @NoticiasNavarra @alea pic.twitter.com/jfATWuHRNz
EITBko langileek ere bat egin dute martxoaren 8ko mobilizazioekin. Donostian pankarta propioarekin manifestatu dira.
Bukatu da goizeko ekimena, irudi historikoa Laudion: #EmakumeokPlanto #Nosotrasparamos Zorionak Laudio, Aiaraldeko Mugimendu Feminista eta @M8EuskalHerria ! pic.twitter.com/Bq1WlNoz10
— Izar Mendiguren (@itzulipurdika) March 8, 2018
Bideo honek erakusten du Rio de Janeiron dagoen O Globo egunkarian sartu direla 800 emakume, hedabide hau "estatu kolpean" izaten ari den zerikusia salatzeko.
Vídeo mostra a hora da ocupação do parque gráfico das organizações Globo, no Rio de Janeiro (RJ), na manhã desta quinta-feira. A ação foi organizada por cerca de 800 mulheres do MST e da @marchamulheres . #8McontraaGlobo pic.twitter.com/NLf1KcBcPW
— Brasil de Fato (@Brasil_de_Fato) 2018(e)ko martxoak 8
Mais de 800 mulheres realizaram uma ação no parque Gráfico da Globo, no RJ, para denunciar o papel da emissora no golpe. #2018M https://t.co/WYqRgxAhcN pic.twitter.com/RiUjeOBMqX
— Brasil de Fato (@Brasil_de_Fato) 2018(e)ko martxoak 8
Hala Bedik argitaratu duen bideo honetan, Gasteizko mugimendu feministak goizeko mobilizazioaz egin duen lehen balorazioa ikus daiteke. Greba izaten ari den jarraipen handia azpimarratu dute, baina baita Ertzaintzako agenteek grebalariak nola tratatu dituzten ere.
#M8Planto | El movimiento feminista realiza la primera valoración del día. Denuncian el "paternalismo" de la Ertzaintza, pero remarcan el gran seguimiento https://t.co/hZH6G40GTi pic.twitter.com/m2H4l2SjMH
— Hala Bedi (@halabedi) 2018(e)ko martxoak 8
Grebaren arrazoiak, zarata eta jositako sarea Barakaldon #EmakumeokPlanto #GrebaFeminista #M8Planto @argia pic.twitter.com/2BZtBi1M6Q
— Estitxu Eizagirre (@eeizagirre) March 8, 2018
#M8Gasteiz | Andra Mari Zuriaren plaza bete egin da "Koñoan" ("La mirada" eskulturan) egingo den ekimena burutzeko. @argia#M8Planto pic.twitter.com/q95ZGEZtZS
— Karla (@KaBerrojalbiz) 2018(e)ko martxoak 8
Siriaren menpeko Kurdistango Afrin hirian, Emakume Langileen Nazioarteko Egunaren harira, manifestazioa egin dute. ANF agentziak dioenez, Kurdistan osotik joan dira emakumeak bertara. Turkiak hiria hartu nahi du duela aste batzuetatik.
"Gaur kalera irten gara, eta kalera irtetzen jarraituko dugu libre izan arte" aldarrikatu dute mikrofonotik. "Gora Borroka Feminista!" erantzun bateratuaz erantzun du plazak @argia #M8planto #M8 #M8Bilbo #GrebaFeminista #EmakumeokPlanto
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) March 8, 2018
Arriaga bete dugu #planto pic.twitter.com/APbBkFUH9I
— Oihana Bartra (@OihanaBartra) March 8, 2018
Iruñeko Sarasate pasealekua jendez beteta dago eguerdia jo baino minutu batzuk lehenago, Xabier Letonaren argazki honek erakusten duenez.
Barakaldoko kontzentrazioa #EmakumeokPlanto #GrebaFeminista #M8planto @argia pic.twitter.com/qnluBibrns
— Estitxu Eizagirre (@eeizagirre) 2018(e)ko martxoak 8
Donostiako Boulevard-a jendez lepo. 11:45ean, etxeko langileen elkarretaratzea Udaletxe aurrean #M8Planto #GrebaFeminista #M8EuskalHerria @argia pic.twitter.com/mDoXl5RgAo
— Maddi Txintxurreta (@mtxintxurreta) 2018(e)ko martxoak 8
Frantziako Estatu mailan bideraturiko greba feministari lotu dira Ipar Euskal Herriko sindikatuak eta talde feministak ere. Soldatapeko lanean, zaintzan eta kontsumoan bideratu dute greba.
Hilabeteren buruan feministok emakume* langileon egunean kaleak hartzera aterako gara. Urteroko zita dugu, urtez urte gogoz antolatu eta prestatu duguna. Pasa den astean atzera begirada arin bat egin genuen Portugaleteko asanbladan, 2018ko eta 2019ko greba feministak... [+]
Guardia Zibilak informazio faltsuak eta adierazpen manipulatuak sartu zituen M8ko manifestazioari buruzko txostenean, Espainiako Gobernuari pandemiaren hedapenaren errua leporatzeko, manifestazioa baimendu izanagatik. Txosten horrek ekarri du Moncloak Madrilgo erkidegoan duen... [+]
"Oso azkar goaz", "baina helduta goaz" esan zion emakume batek beste bati Gasteizko Olagibel kalean, justuki Ertzaintzaren komisaldegiaren parean. Eguerdiko 12:30ak ziren gutxi gorabehera. Aldi berean, toki berean, "Gora borroka feminista!" oihuak... [+]
Dani Blanco ARGIAko argazkilariak igandez Donostian ateratako argazki sorta duzue ondoren.
Azken urteetan mobilizaziorako gaitasunari dagokionez nabarmendu den mugimendurik bada, feminista da horietako bat. Bi urtez segidan, greba tresnatzat, martxoaren 8 arrakastatsuak burutu ditu; kapitalaren logikari bizitzarena gainjartzea exijitzeko, milaka emakumek lan orori... [+]
Martxoaren 8an Leitzaldean egin zen greba feministan parte hartu zuten bi lagunek 600na euroko isuna jaso dute. «Mobilizazio egunari hasiera emateko gauerdian egin zen kazeroladan herria aztoratu, errepideko ibilgailuak oztopatu eta ondorioz bai gidarien baita beraien... [+]
2018ko otsailaren 2an kazkabarra gogor jotzen ari zen Donostiako kaleetan. Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8ko greba feministaren deialdia egiteko agerraldi publikoa abian. Garai bateko Tabakalerako zigarrogileen borrokari aitortza zen hura: dozenaka emakumek*,... [+]
Ekonomia ikastean ez dut inoiz greba kontzeptua ikusi, nahiz eta hauen arteko lotura erabat zuzena izan. Arrazoia agerikoa da: botere ekonomikoak definitzen du zer den ekonomia. Emakumeek egindako grebatan ikusezintasuna bikoitza da, analisia gizonen eta kapitalaren... [+]
Ikusi dugu lehenago. Ekologismoa da adibide paradigmatikoa. Halaber, pink washing-a edo gaypitalismoa. Merkatuak gure borrokak irentsi, digeritu eta gorotz moduan produktu kapitalista bat iraizten digu, salmentarako prest, sistemari funtzionala egiten zaiona.
Hedabideek... [+]
2018ko Martxoak 8ak aurreikuspenak hautsi zituen. Aurtengo greba feministan ere, txiki geratu dira egindako kalkuluak. Begi-bistakoa izan da. Hiriburuetan zer gertatuko geunden, eta horietako indar erakustaldiek iazkoa gainditu badute, aurtengo sorpresa auzoetakoa eta... [+]
Bi greba feminista bizi izan ditut. Bi baino ez dira izan, baina dagoeneko urrun geratzen zaizkit bestelako martxoaren 8ak, “zorionak” ematen zizkigutenak, lore edo bonboi forma zutenak, etxeko zaintzailerik onena izaten jarraitzera gonbidatzen zintuztenak. Ez dago... [+]