argia.eus
INPRIMATU
Emakumeen saskibaloiko munduko txapelketaren aurkezpena: bilatu emakume bakarra
  • Polemika eragin du sare sozialetan Espainiako Saskibaloi Federazioak argitaratutako argazki batek. Tenerifen egingo den emakumeen munduko txapelketa aurkezteko argazkian emakume bakarra ageri da.

ARGIA @argia 2017ko uztailaren 20a
Irudi hau zabaldu du Espainiako Saskibaloi Federazioak emakumeen saskibaloiko munduko txapelketa aurkezteko.

Asteazken goizean argazkia publikatu dutenetik kritika ugari jaso du Espainiako Federazioak, emakumeen presentzia anekdotikoagatik.

Handik ordubetera, beste txio batean, argazki gehiago publikatu ditu, zeintzuetan emakume gehiago ikusten diren.

Datorren urtean jokatuko da emakumeen munduko txapelketa Kanariar Uharteetan, irailaren 22tik 30era.