argia.eus
INPRIMATU
Emakumeen erabakitzeko eskubideari buruzko jardunaldiak hasi dira Donostian
  • “Nire gorputzaren inguruan erabakitzeko eskubidea” jardunaldiak astelehenean eta asteartean izango dira, Arrasate kaleko Kutxa aretoan. Eskubide sexualen eta sexu bidezko ugalketa eskubideen alde lan egiten duten hainbat elkartek antolatu dute #tengoderechoamicuerpo kanpainaren baitan.

Iera Aranburu @ieraran 2014ko maiatzaren 19a
Abortatzeko eskubidearen aldeko aldarrikapena egin zuten joan den apirilaren 5ean Iruñean. (Artxiboko irudia)

Emakumeen eskubideen alde lan egiten duten Haurralde, Malen Etxea, Eraldatzen eta Kimetz elkarteek hartzen dute parte kanpainan. Hiru bloketan banatu dituzte jardunaldiak.

Lehenengoa astelehen goizean egingo da “Erabakitzeko eskubidea: Emakumeen ahalduntzerako funtsezko oinarria” izenpean. 9:30ean hasiko da ongi etorriarekin eta jardunaldien aurkezpenarekin. 10:00etan “Emakumeen eskubideak eta interneten egindako lana” hitzaldia izango da eta Patricia Ponceren gidaritzapean.

Gallardonen erreforma hizpide

“Abortuaren erreforma: Emakumeen gorputzari jarritako marko politikoa” izena izango du astelehen arratsaldeko bigarren blokeak. 15:30ean hasiko da Begoña Zabala Emakume Internazionalistak taldeko kideak gidatuko duen hitzaldiarekin. 16:30ean “Abortua espainiar estatuan” hitzaldia izango da, Begoña San José politika feministaren foroko kidearen parte hartzearekin.

Hirugarren eta azken blokea asteartean, maiatzak 20 izango da “Emakumeen eskubideak nazioartean” izenpean. 9:45ean hasiko dira aurreko eguneko laburpena eginez.

10:00etan “Eskubide sexualen urratzeen aurrean nazioarteko babesa” hitzaldia gidatuko du Aurora Gonzalvezek, Carlos III. Unibertsitateko Ikasketa Feminista taldeko kideak. Jardunaldiekin amaitzeko, Sonia Cruz psikologoak eskainiko du “Ezezkoa ezezkoa da: Indarkeria sexuala, emakumeen gorputza kontrolatzeko saiakera” hitzaldia.

Izen ematea

Informazio gehiago eta jardunaldietan parte hartzeko izena eman daiteke ondorengo webgunean.