argia.eus
INPRIMATU
Emakumeen biografiekin Txikipedia elikatzeari ekin diote ikasleek
  • Erronka abiatu dute hamalau ikastolatan: otsaila eta martxoa artean 250 sarrera berri idatzi nahi dituzte Txikipedian. Emakumeen biografiez hornituko dute entziklopedia birtuala, bereziki emakume zientzialarien biografiez.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi 2021eko otsailaren 09a

Euskarak sarean duen presentzia handitzeko helburuz batetik, bai Wikipedian bai Txikipedian gizon eta emakumeen artikulu kopuruan dagoen desorekari soluzioa emateko asmoz bestetik, “Nik, zuk, guk… 250 bai?” erronkari heldu diote Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleek (12-14 urte inguruko gazteek). Bi hilabetez, Txikipedia biografiez hornituko dute, bide batez konpetentzia digitalak landuz.

2018an jaio zen Txikipedia, eta Wikipediaren barruan Txikipedia paratu zuen munduko lehen hizkuntza izan zen gurea. 8-13 urte arteko haur-gazteentzat Wikipediako edukiak luzeegiak eta konplexuegiak izan daitezkeenez, milaka artikulu egokitu sortzeko asmoz sortu zen.

Erreportaje honetan azaldu genituen Txikipediaren nondik norakoak.