argia.eus
INPRIMATU
Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra, milaka emakumek hartu dituzte kaleak azaroaren 25ean
  • Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunean kaleak bete dira, indarkeria matxistarekin amaitzea exijitu eta autodefentsa feminista aldarrikatzeko.

ARGIA @argia 2019ko azaroaren 26a
Bilboko mobilizazioa (Argazkia: Ecuador Etxea)

Hiriburu zein herrietan, Euskal Herriko hainbat txokotan egin ziren mobilizazio feministak. Goizean goizetik hasita, hainbat ekintza, manifestazio eta elkarretaratze burutu ziren. Egunaren hasieran, adibidez, Euskal Herriko Neska* Gazteak EHUren campusetan kateatu ziren; beren aurtengo aldarri nagusia autodefentsa feminista izanik, unibertsitate eredu zapaltzailearen aurrean autodefentsa feminista aldarrikatu zuten.

 

 

 

Neska* gazteak, ekintza ugari burutuz

Euskal Herriko Neska* Gazteen izenean burutu zituzten han eta hemen beste zeinbait ekintza ere. Gasteizen, Boulevar merkataritza zentroan sartu ziren, saltokiak ixteko. Hala Bedik jaso duenez, Ertzaintza bertaratu zen eta bi kide identifikatu zituen, horiek mozal legearekin zigortuz momentuan.

 

Durangon komisaldegi aurrean burutu zuten ekintza, feministok poliziarik behar ez dutela adierazteko.

Ezkerraldean, berriz, epaitegiak hartu zituzten jo puntu, sistema judizial heteropatriarkala salatu asmoz.

Mobilizazio ugari arratsaldean

Hiriburuetan bezala, herrietan ere bat egin dute Euskal Herriko Mugimendu Feministak "Dena esanda dago, dena dago egiteke" lelopean egindako deialdiarekin.

Bilbo (Argazkia: Ecuador Etxea)

 

Donostia (Argazkia: Irutxuloko Hitza)

 

Iruñea (Argazkia: Ekinklik)

 

Gasteiz (Argazkia: Hala Bedi)

Arratsaldeko manifestazioetan ere izan dute presentzia Neska* Gazteek.

 

 

 

Mobilizazioak nazioarte mailan

Nazioartean ere egin dira mobilizazioak, irudi ikusgarri asko utziz.

"Estatu zapaltzailea matxirulo bortxatzailea", gisako oihuak aireratu dituzte Txilen:

 Turkian aldiz, polizia manifestariei oldartu zaie:

 Nabarmentzekoa nola izan dituzten presente emakume kurduak mundu zabalean: