argia.eus
INPRIMATU
Emakumeek Hondarribiko historian utzitako aztarna, hamar biografiatan
  • Historiaren joan-etorrian ahaztuenak emakumeak izan direla-eta, Hondarribiko historiari arlo ezberdinetan ekarpena egin dioten hamar emakumeren biografiak bildu dituzte. Emakume bakoitza hirigune historikoko puntu bati lotuta agertzen da, eta hori aprobetxatuz, paseo herritarra antolatu dute.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi 2021eko azaroaren 23a

Hautaturiko emakumeen bidez, hainbat gai mahaigaineratu nahi dituzte: sorginkeria (Inesa Gaxen), gerra (Juana Mugarrieta), ezkontza (María Teresa Austriakoa), bidaiak (Hélène Feillet), itsasoa (Katalina Gijongoa), artea (Margaret Jordan Patterson), sedukzioa (Justizeko neska), merkataritza (Katalina Alkizakoa), boterea (Joana Gaztelakoa) eta indarkeria (Graciana Lizarraga).

Emakume bakoitza hirigune historikoko puntu bati lotuta ageri da, “emakumearen historia pertsonala indartuz, eta oinez egin daitekeen paseo eder bat sortuz”, dio proiektuaren sustatzaile Parean elkarteak. Hala, audioak, testuak eta Andrea Villamorren ilustrazioak harilkatuz, paseo birtuala egin daiteke sarean, eta ibilaldi presentziala ere antolatu dute azaroaren 27 goizean, Maria José Noain Maura historialariak gidatuta –aurrez izena eman behar da–.

Emakumeen aztarnak Hondarribian proiektuarekin, emakumeek herri honen historiari egindako ekarpena gogora ekarri eta goraipatu nahi dugu”.