argia.eus
INPRIMATU
Emakumeek egindako Zinemaren Karabana etxeetan sartuko da online
  • Emakumeek egindako Zinemaren bederatzigarren Karabana berezia izango da, epidemiak baldintzatuta. Maiatzaren 4tik 8ra, online eta doan emango dituzte zinema konprometituari lotutako bost emakumek zuzendutako bost pelikula. Egunero hitzaldia antolatuko da proiektu bakoitzeko zuzendariarekin.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 30

Ikus-entzunezkoak NIREStream plataforman eskainiko ditu KCD gobernuz kanpoko erakundeak antolatzen duen zinemaldiak. 18:00etan berriz, zuzeneko saioak antolatu dituzte, zuzendariarekin bere obraz sakonago hitz egiteko.

Honakoak dira pelikulak: When Tomatoes Met Wagner (Marianna Economouk zuzendua, Grezian tomateak hazten, Wagnerren musikak lagunduta); In Mansoura you separated us (Dorothée Myriam Kellouk zuzendua, Aljeriako independentzia-gerraren sekretuak); Taste of Hope (Laura Coppensek zuzendua, Frantziako langile batzuk euren fabrikaz jabetzen, lanpostuari eusteko); You(r) Turn (Eliza Capaik zuzendua, Brasilgo ikasle-mugimendua hezkuntza publiko hobea eskatzen); eta Josephine Baker - The Story of an Awakening (Ilana Navarok zuzendua, lehen superizar beltzaren istorioa).

Film laburrak eta tailerra

Bost film horiez gain, Zinemagileen artean zikloak bi film labur eta emakume mugituentzako partaidetzako bideo-tailerraren emaitza ere eskainiko ditu, hauek ere NIREStream plataforman.