argia.eus
INPRIMATU
Emakumeei gehiagotan diagnostikatzen diete depresioa eta antsietatea
  • Biologikoki horretarako arrazoirik ez dagoen arren, gizonei baino sarriago diagnostikatzen zaie depresioa eta antsietatea emakumeei, eta gainera preskribatutako psikofarmakoen kopurua ere nabarmen handiagoa da. Hala ondorioztatu du EHUren ikerketa batek.

     

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi 2020ko azaroaren 03a

Ikerketak argi dio: gizartean dagoen genero desorekak eragina du bai osasun mentalaren pertzepzioan bai osasun mentala kudeatzeko moduan. Emakumeek behar baino diagnostiko eta preskripzio gehiago jasotzen dituztela dio, baina ziurrenik gizonezkoek ere behar baino diagnostiko eta preskripzio gutxiago jasotzen dituztela.

Eguneroko ondoezak neurriz kanpo patologizatzea eta medikalizatzea saihetsi daitekeela nabarmendu du Amaia Bacigalupe ikerketaren egileetako batek, “jardunbide klinikoan eredu biopsikosoziala ezarriz eta osasuna eta ongizate emozionala sustatzeko estrategiak ezarriz”.

EAEko, Espainiako eta Europako osasun inkestak aztertu ditu ikerketa taldeak, ondorio hauetara iristeko. Dena den, gaiari buruzko etorkizuneko ikerketetan oraindik zer sakondu badagoela gaineratu du Bacigalupek.