3.305 eraso egin zizkieten giza eskubideen aldeko defentsan diharduten emakumeei 2017 eta 2018 urteetan eta eraso gehienak estatuek egindakoak izan dira. 65 ekintzaile hil dituzte bi urte horietan eta beste 27 hiltzen saiatu dira. Erasoen kopurua bikoiztu egin da 2015-2016 urtekoekin alderatuta.
Estatuko funtzionarioak dira emakume ekintzaileei eraso egin dieten hamarretik zazpi. Lau erasotik bat mobilizazioetan egin dituzte. Giza Eskubideen Emakume Defendatzaileen Erdialdeko Amerikako Ekimena taldeak plazaratu duen prentsa oharrak dio ekintzaileak jo-puntu direla, izan ere, bost ekintzailetik hiruk modu jarraian jasan dituzte erasoak.
Prentsa oharrak jasotzen ditu nolako erasoak jasaten dituzten ekintzaileek: irainak, indarkeria sexuala, bikoteak edo familiako beste kideek egindako indarkeria, ezarritako ordena zalantzan jartzeagatik indarkeria, biktimizazioa, tortura, tratu txarrak, erailketa, psikologikoki zapaltzea, seinalatzea eta prestigiogabetzeko kanpainak.
Eraso hauekin txostena prestatzen ari den ekintzaileen taldeak salatu du giza eskubideen defendatzaileak kriminalizatu egiten dituztela: erasoa jasan duten hamar emakumetik bat kriminalizatua izan zen. Hau izan daiteke kriminalizatzen dituzten emakumeen profila: %40k 26 eta 35 urte artean ditu eta ardura publikoak zituen herri, eskualde edo estatu mailan. Eskubide hauen defendatzaileak dira eraso gehien jasan dituztenak: lurra eta lurraldea; egia, justizia eta erreparazioa; eta eskubideak defendatzeko eskubidea.
Emakume hauek poliziak, enpresak, militarrak eta gainerakoak jazarriak izan dira.