Eusko Legebiltzar berriaren osaketan inoiz baino emakume gehiago izango da: 75 parlamentarien artean, 41 emakume egongo dira gaur abiatu den hamaikagarren legealdian.
Hamaikagarren legealdia abiatu du Eusko Legebiltzarrak. Dagoeneko bete dira 75 aulkiak, 41 emakume eta 34 gizonekin. Hortaz, parlamentarien %55 emakumezkoak izango dira. 2005ean ere gehiengo izan ziren, 38 egon baitziren, 37 gizonen ondoan. Azken legegintzaldia, aldiz, 44 gizon eta 33 emakumek amaitu zuten. Horrez gain, zuzenbide ikasketak nagusitu dira parlamentarien artean.
Legebiltzarreko mahaiari dagokionez, erabakita dago nortzuk osatuko duten. Bakartxo Tejeria izango da berriro presidentea, Eva Blanco EH Bilduk proposatutako lehen presidenteordea, PSE-EEko Txarli Prieto bigarren presidenteordea, Cristina Makazaga (Elkarrekin Podemos) lehen idazkaria eta EAJko Iñigo Iturrate bigarren idazkaria.