Bilboko foru liburutegian ikusgai dagoen "Euskal komikia 1975-2017" erakusketaren baitan, "Emakumeak euskal komikian" hitzaldia emango du Josune Muñoz ikerlariak gaur, asteartea, 19:00etan.
Hilaren 28ra arte izango da zabalik erakusketa. Aldizkarien gorakada, fanzineen agerpena, egile-komikia eta beste hainbat kontu ezagutzeko parada ematen du.
Erakusketaren harira antolatu den hitzaldi-zikloaren baitan, Amaia Ballesteros ilustratzaileak "Komikia eta gainerako abentura ilustratuak" gaiaz mintzatuko da urriaren 25ean.
Informazio gehiago:
Erakusketaz eta euskal komikigintzaz elkarrizketa Mikel Begoña komisarioari, Bizkaie! webgunean.