argia.eus
INPRIMATU
Emakume talde batek torturak salatu ditu asteburuan Gobernu Zibilaren aurrean
  • 13/13 epaiketan joan den astean Auzitegi Nazionalean epaituek azaldutako torturen aurrean "dagoen isiltasuna apurtzeko" ekintza egin dute Moyua plazan emakume batzuek igande honetan.

Uriola.eus @uriolaeus 2021eko uztailaren 21a
Argazkia: Uriola.

Buruan zabor poltsa bat jarrita, hainbat minutuz oihukatzen egon eta gero, poltsak apurtu eta lurrera bota dituzte. Beraien garrasiekin "sistemaren manadaren aurrean dagoen isiltasuna apurtu" nahi izan dutela adierazi dute.

Uriola