argia.eus
INPRIMATU
Arabako eta Bizkaiko campusean hainbat emakume kateatu dira
  • Gasteizko Elurretako eraikinaren sarreran eta Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean kateatu dira hainbat emakume. Unibertsitate eredu zapaltzailea salatu eta autodefentsa feminista aldarrikatu dituzte.

ARGIA @argia 2019ko azaroaren 25
(Argazkia: Euskal Herriko Neska* Gazteak)

Azaroaren 25aren baitan, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunean, Gasteizko eta Bizkaiko EHUren campusetan, kateatu egin dira zenbait emakume ikasle. Gasteizen Elurretako eraikinaren sarreran kateatu dira, Leioan berriz, Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko sarreran. Ekintzaren xedea: unibertsitate eredu zapaltzailea salatu eta autodefentsa feminista aldarrikatzea.

Azaroaren 25aren harira, Euskal Herriko Neska* Gazteen sareak jakinarazia zuen erdigunean jarriko zuela autodefentsa feministaren aldeko mezua. “Zuen biolentziari, guk autodefentsa feminista” lelopean, hainbat deialdi egin dituzte azaroaren 25eko astelehenerako.