Emakume talde bat Bilboko Iberdola dorrean sartu da asteazken arratsaldean, multinazionalak Turkiarekin duen harremana salatu eta Rojavari –Siriako Kurdistani– elkartasuna adierazteko.
Kurdistanekin Elkartasun Ekimenak sareratu du ekintzaren bideoa
🛑 EKINTZA ZUZENA I Emakume talde batek Ibedrola dorrean salatu du multinazionalak duen harremena Turkiarekin eta estatu horren erasoa Rojavaren aurka.@berria @GotzonH @BilbokoBf @Askapena @Komiteak @uriolaeus @bilbohiria @naiz_bilbotarra @argia pic.twitter.com/rvb6ubg8O3
— Kurdistanekin Elkartasun Ekimena (@Kurdistanekin1) October 30, 2019
Salda Badago jardunaldietan, Rojava hizpide
Rojavaren aldeko mundu mailako erresistentzia eguna deitu dute azaroaren 2an. Salda Badago, Durangon egingo diren Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministen barruan, azaroaren 2an Turkiak eraso egin dion Rojavari buruzko Iraultzaren Haziak dokumentala proiektatuko da 13:30ean, eta Rojavako emakumeen iraultzara hurbilketa eztabaida egingo da 18:30ean, Rojavatik zuzenean.