argia.eus
INPRIMATU
Emakume sahararrek haien jabekuntza prozesuak azalduko dituzte Ondarroan
ARGIA @argia 2014ko maiatzaren 30a
Mendebaldeko Saharako eta Tindufeko emakume bana izango dira jardunaldietan.

Ondorengoak izango dira lau  hizlariak:

Warda Abdelfah Ahmed Tindufen bizi da. Dajlako Emakumeen Etxeko eta Saharar Emakumeen Batasun Nazionaleko kidea da. Aljeriako errefuxiatuen kanpamenduetan egiten duten lana azalduko du.

Lala Khaidouma Giza Eskubideen Urraketa Larrien Biktimen Elkarteko kidea da, eta Mendebaldeko Saharatik El Aaiungo bizipenak ekarriko ditu.

Mariam Hasenna diasporako kidea da, Saharar Emakumeen Batasun Nazionala indartzeko euskal sareko kidea.

Laugarren hizlaria Arantza Chacón izango da, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Elkarteko kidea.

Hitzaldien ondoren, eztabaidarako tartea izango da eta horren ostean erakusketa parte-hartzailea egiteko aukera izango da Alamedan.

Ekainaren 2a baino lehen eman behar da jardunaldietan parte hartzeko izena.