argia.eus
INPRIMATU
Kalera! Kalera! dinamika
Emakume preso ohiek ikuspegi feministatik aztertuko dute kartzela
  • Lehenengo aldiz, ekimenak antolatu dituzte emakume preso ohiek. Usurbilen egingo dituzte, abenduaren 29 eta 30ean. Ikuspegi feministatik aztertuko dituzte espetxea tarteko duten bikote harremanak eta kartzela egitura bera. Horrez gain, erabateko zazpi urteetako isolamenduaren testigantza ere emango dute.

Ainhoa Bretos @ob_ainhoa 2016ko abenduaren 22a

Hasteko, agerraldi politiko musikatua egingo dute Usurbilgo frontoian, abenduaren 29an 12:00etan. Ondoren, mahai ingurua antolatu dute 19:00etan Potxoenea kultur etxean, “emakumeak patriarkatuaren kartzeletan preso”. Hizketan arituko dira Maria Ruiz Torrado antropologo feminista, Oihana Etxebarrieta Legrand senide izandakoa, feminista eta ikerlaria, eta Mertxe Galdos Arsuaga preso ohia. Olatz Dañobeitia Ceballos izango da aurkezle eta dinamizatzailea.

Abenduaren 30ean asanblada egingo dute Euskal herriko Mugimendu Feministarekin eta eremu anitzeko feministekin. 18:00etan izango da, Potxoenea kultur etxean. Amaitzeko, ekitaldi animatua antolatu dute Usurbilgo frontoian, 20:30etatik aurrera.