argia.eus
INPRIMATU
Emakume musikagileak gogoratzeko kontzertua egingo da Bilbon, ekainaren 25ean

2010ko ekainaren 14a

XIX. eta XX. mendeetako emakume musikagileek konposatutako lanak joko dituzte Bilboko Campos Eliseos antzokian. Ekainaren 25ean izango da kontzertua, eta Julie Adrienne, Emma Chacon eta Emiliana Zubeldiaren lanak izango dira entzungai. Horiek Maite Idirin, Naroa Intxausti eta Marife Nogales sopranoek abestuko dituzte. Kontzertua grabatu egingo da, gero disko formatuan kaleratzeko.