argia.eus
INPRIMATU
Emakume lodiek argalek baino lan eskaintza nabarmen gutxiago dituzte gizartea lodifoboa denean
  • Frantzian izugarrizko lodifobia existitzen delako, obesitatearen eta prekarietatearen arteko lotura esanguratsua dela salatu dute, zenbait kazetari, ekintzaile eta politikarik.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko irailaren 07a
Eva PĂ©rez eta Daria Marx

Pikara Magazinen Miguel Egea kazetariak gizarte lodifoboak emakumeengan duen eraginari buruzko testigantzak bildu ditu.

Gabrielle Deydier

Gabrielle Deydierrek 36 urte ditu eta nerabea zen garaian hasi eta harrezkero duen gorputzagatik sufritu duen guztia azaldu du.

Hamasei urterekin lagunak baino neurri handiagoak zituelako medikuarengana joatea erabaki zuen: “Nutrizionistak egindako diagnostiko okerragatik, 60 kilo hartu zituen bederatzi hilabetetan”. Hormonak eman zizkion eta ondorioz, aurpegian aknea ere irten zitzaion. “Institutuan, lagunen, irakasleen eta erizainen aldetik eskola-jazarpena pairatu nuen eta ikasketak utzi eta etxetik ez irteten hasi nintzen”, dio Gabrielle Deydierrek

Hamabost urte beranduago, zientzia politikoetan eta zineman lizentziatu zen. Hala ere, ez zuten inoiz lan-elkarrizketetan aukeratzen eta internet bidez, blog bat martxan jarri zuen. Kultura arloko pertsonaiak elkarrizketatzen zituen: “Profileko argazkian beste emakumezko batzuk jartzen nituen, baztertua ez izateko”.

Aldiz, blogari lana utzi eta beharrizan berezia duten haurrak zaintzen hasi zen. “Eskolan irakasleak goitik behera begiratuz, gauzak ez zuela funtzionatuko esan zidan”. Orduan, lana utzi eta “lodi ez da jaiotzen” liburua idazteari ekin zion.

4.500 ale baino gehiago saldu ditu eta liburu honek bere buruarekin konfiantza berreskuratzen lagundu diola dio:“Nazioarteko kazetariak ere interesatuta daude. Emakume argal eta modernoaren estereotipoa apurtu dudalakoan nago”.

Liburuan, Jean- Francois Amadieu ikerlariak ikerketaren berri ematen du. “Emaitzen erakusten dutenez, pertsona lodiek argalen aukera erdia dute lana bilatzeko”.

Gizentasuna eta prekarietatea ere oso loturik daudela gaineratu du Gabielle Deydier gizentasunaren aurkako ekintzaileak.

Eva Pérez eta Daria Marx

 

Eva Pérez eta Daria Marx ekintzaile feministak gantz politikoa taldearen sortzaileak dira. “Feminismoak asko erakutsi digu sistemaren aurka deseraikitzen”, diote. Yoga klaseak antolatzen dituzte emakumeentzat. “Espazio segurua aurkitu dugu eta gainera, gorputz guztiak dira onartuak. Gure gorputzen gainean berregokitzea da helburua”.