argia.eus
INPRIMATU
Emakume etorkinek eraso gehiago sufritzen dutela salatu du SOS Arrazakeriak
  • Etorkinek bidaia klandestinoek dituzten arriskuei aurre egin behar izaten dietela azaldu du SOS Arrazakeriak, eta horri sexu indarkeria gehitu behar zaiola emakumeen kasuan. Erailak izateko duten arriskua Espainiako Estatuko emakumeek dutena baino sei aldiz handiagoa dela gaineratu du elkarteak.   

Ainhoa Bretos @ob_ainhoa 2016ko azaroaren 25
(Arg: Berria)

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunarekin bat egin du Gizpuzkoako SOS Arrazakeria Elkarteak. Gai horri dagokionez, kanpotik etorritako emakumeen egoera bereziki gogorra eta mingarria dela azpimarratu du.

Gertaera horren zergatiak aztertu ditu SOS Arrazakeriak. Elkartearen ustez, baliabide espezializatuak eskuratzeko trabak jartzen zaizkie emakume etorkinei. Izan ere, azaldu du legeak ez duela kontutan hartzen jatorrizko herrialdeko familia eta egoerak, emakume etorkinen askatasuna mugatu dezakeela.

Horrez gain, Espainiako Estatura iristen diren emakumeek ez dute bertan lan egiteko baimenik. Horrek bikotekidearekiko menpekotasun ekonomikoa areagotzen duela adierazi du elkarteak. Etxeko lanetan dabiltzan emakume etorkinen egoera bereziki larritzat jo du SOS Arrazakeriak, gune horretan oso agerikoa baita indarkeria matxista.