argia.eus
INPRIMATU
Emakume bati eraso egin dio gizon batek Oreretan
  • Erasoa astearte goizaldean gertatu da, eta emakumea ospitaleratu behar izan dute.

ARGIA @argia 2018ko uztailaren 18a
Eraso sexistak salatzeko manifestazioa Oreretan (Argazkia: Oarsoaldeko Hitza)

Oarsoaldeko Hitzan jaso dutenez, Segurtasun Sailak jakinarazi du eraso egin dioten emakumeak SOS-Deiak-era deitu zuela, eta artatze zerbitzuak zein Ertzaintza bera zegoen tokira hurbildu zirela. Emakumea ospitalera eraman dute, eta ondoren salaketa jarri du. Erasotzailearen gaineko daturik ez dago oraingoz.

Eraso sexista gaitzesteko manifestazioa deitu du Oreretako mugimendu feministak, asteazkenean, uztailak 18. Manifestazioa herriko plazatik abiatuko da, 19:30ean.