Kandela bat oheko koltxoira erori ostean etxe batek su hartu zuen Reusen. Bertan bizi zen 81 urteko emakume batek bizia galdu zuen. Alokairua eta argi-indarra ordaintzeko dirurik gabe, kandelen bitartez lortzen zuen argia. Etxegabetzearen zain zegoen pobrezia energetikoa jasaten zuen bitartean.
ACA Ingurumen Zientzien Erakundeak argitaraturiko datuen arabera, hau ez da kasu isolatua. Espainiako Estatuko etxebizitzen %21ak pobrezia energetikoarekin zerikusi zuzena duten arazoak ditu. Hego Euskal Herrian ere 242.000 –biztanleriaren %8,6– pertsonak errentaren %10 gastatzen du gutxienez energia ordaindu ahal izateko.
Etxeko tenperatura mantendu ezin dutenak %4,9 dira Hego Euskal Herrian –Espainiako Estatuan %11,1–. Espainiako Estatua Europar Batasuneko bataz bestekoaren gainetik kokaturik dago, %10,2. Hego Euskal Herrian, 121.000 pertsonak atzerapenekin ordaindu behar izan ditu argi-indarraren fakturak eta 348.200 lagunek etxean hezetasunak, itoginak edo usteldurak dituzte.
Pobrezia energetikoak osasunarekin lotura zuzena du eta ez Reusekoa bezalako ezbeharrengatik bakarrik. OMS Munduko Osasun Erakundearen arabera, neguan gertatzen diren heriotza goiztiarren %30 honekin zerikusia dute. Espainiako Estatuko zenbakiak kontuan izanik, 2014an izaniko 24.000 heriotza goiztiarretatik 7.000k lotura izango lukete pobrezia mota horrekin.
Krisi egoerak etxe askotan eragiten jarraitzen duen bitartean, elektrizitatearen prezioa %60 igo da 2008tik. Gastu mota horiei aurre egiteko laguntzen eskaerak gora egin du azken urteetan, %80 Bartzelonako probintzian adibidez. Halere, eginiko txostenaren arabera, energia edo ura ordaintzeko laguntza eskaerei uko egiten diete ahultasun egoeran dauden familien %80k, asko ez baitira zerbitzu sozialez fidatzen.
Protokolorik ez zen bete
Reusekoa bezalako kasurik gerta ez zedin, Kataluniako Parlamentuak bi lege atera zituen aurrera. Lehenengoa Konstituzio Auzitegiak atzera bota zuen, baina bigarrena indarrean dago. Legearen arabera, energia enpresek egingo dituzten horniketa mozketen berri eman behar diote administrazioari, hauek gertatu aurretik. Familia ahultasun egoeran dagoela egiaztatzen bada administrazioa gastuen kargu egin behar da. Reuseko kasuan, Gas Natural enpresak ez zuen mozketaren berririk eman eta administrazioa ez zen etxean bizi zuten egoera antzemateko gai izan.
Emakumeak bi hilabete zeramatzan argirik gabe. Horrez gain, hamar hilabetez alokairua ordaindu ezinda zebilen eta pisuaren jabearen etxegabetzeko salaketa bat zuen. Bestalde, ura ordaintzeko laguntza jasotzen zuen, beraz, bizitzen ari zen egoeraren berri izan beharko zukeen administrazioak. Izan ere, Kataluniako gobernuak funts berezia du udalek kasu hauetan esku har dezaten.
Udalak eta Kataluniako Generalitatak energia enpresari bota diote errua, bere ardura ez betetzeagatik. Hau ez da protokolo honek huts egiten duen lehen aldia. Enpresek abisurik ematen ez badute isunak jaso beharko lituzkete, baina oraingoz egin diren 195 salaketetatik hemeretzitan baino ez dira iritsi. Orain arteko kasuetan 10.000 eurora artekoak izan dira, baina oraingoan, heriotza bat tarteko, 100.000 eurokoa ere izan daitezke.
Gas Natural enpresak, berriz, Udalari egozten dio errua. Enpresak adierazi duenez emakumea ez zegoen Reuseko Udalak emaniko ahultasun egoeran dauden 88 pertsonen artean.
Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.
Sustrai Erakuntza fundazioak desazkundeari buruzko jardunaldiak egin zituen Iruñean urriaren amaieran. Han eman zuen hitzaldia Luis González Reyesek (Madril, 1974). Adrián Almazánekin batera 2023an argitaratutako liburua izan zuen oinarri:... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Arano eta Hernani inguruetan Repsol eta Endesa enpresek eraiki nahi dituzten makro-zentral eolikoen aurkako txosten kritiko mardula egin du Mikel Alvarez ekintzaile ekologista donostiarrak. Bere esanetan, "Euskal Herrian planteatzen den era horretako azpiegitura... [+]
Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz aranoarrak dira. 22 eta 30 urte daramatzate, hurrenez hurren, 440 metroko garaieratik itsasoari begira dagoen eta 114 biztanle dituen Nafarroako herri txiki hartan bizitzen. Inguruetan Repsolek eraiki nahi duen zentral eoliko... [+]
Code Rouge mugimenduko ekintzaileek hainbatetan salatu dutenez, irabazi geroz eta handiagoak lortzearren Total Energies enpresak ingurumena kutsatu eta lekuko komunitateak kaltetzen ditu. Horregatik blokeatu dute Belgikako Feluy hirian duen fabrika, eta protestak egin dituzte... [+]
Azkenaldian bestelako argumentuak landu dizkigute, Euskal Herriko inguruetan makroproiektuak beharrezkoak direla konbentzitu gaitezen. Erakusgarria iruditu zitzaidan honekiko, Bizkaiko EHNEren webgunean Jauzi Ekosoziala ekimeneko partaide bati argitaraturiko artikulua: "Por... [+]
Joan den irailaren 3an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Nafarroako Gobernuak Nafarroako Energia Planaren eguneraketa publiko jarri duela. Urrats garrantzitsua izan beharko luke horrek gure komunitatearen etorkizunerako, energiak zein beronen erabilerak gure... [+]
Nafarroako Energia Eraldatzen poligono berriztagarri handien aurkako koordinadorak trantsizio energetikoa birpentsatzeko hirugarren jardunaldien deialdia da. Topaketa horietan, energiaren arazoa eta gizarte egituraren desazkundearen beharrari buruz hausnartuko dute.
Dagoeneko ez dakit bero olatuek burmuina kolpatuta gauden, betiko hipokrisia den edo logika sistemiko hutsa den, baina dakigunaren, esaten dugunaren eta egiten dugunaren arteko arrakalak, kezkaz haratago, harridura ere sortzen dit, batez ere uda giroan. Albisteak, ikerketak,... [+]
Espainiako Sare Elektrikoak jakinarazi berri du ekaineko elektrizitate kontsumoa zein izan zen Espainiako Estatuan: 19.422 gigawat orduko. Hau da, 2004ko datuaren oso antzekoa: orduan 19.384 gigawat izan ziren.
Zigoitian 100 hektareako parke fotovoltaikoa eraiki nahi du Solariak, eta eskualdea gurutzatuko luke oso goi tentsioko linea batek ere. Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuiako bizilagunek herritarren 5.540 helegite aurkeztu dituzte ingurua “mehatxatzen duten proiektuak gelditzeko... [+]
Gaur egun, etengailu bat sakatzea keinu hutsala da. Gehiengoak ez daki energia-ekoizpenaren gibelean zer dagoen, energia-ekoizpen orok eragina baduelarik. Erregai fosiletan eta nuklearrean oinarritutako energia ereduaren hauskortasunari buru egiteko, energia herritarren... [+]
Babesturiko natur eremuetan egoteagatik, ingurumenean izan dezakeen inpaktuagatik eta hiri planeamenduarekin bat ez egiteagatik jarri dute alegazioa hiru udalek, besteak beste. Multinazional norvegiarrak eraiki nahi duen zentral eolikoak bost haize-errota handi aurreikusten ditu... [+]