argia.eus
INPRIMATU
Emakume batek sexu erasoa salatu du Barakaldon
  • Erasoa Barakaldon jazo zen, igande goizaldean. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari dela jakinarazi du Segurtasun Sailak.

ARGIA @argia 2022ko irailaren 07a
Barakaldoko Argitan elkartearen elkarretaratze bat. Argazkia: Barakaldo Digital.

Emakume batek salaketa jarri zuen igandean. Hark adierazitakoaren arabera, larunbatetik iganderako goizaldean gertatu zen sexu erasoa, Barakaldon.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. Momentuz, ez dago erasoa egitea leporatuz atxiloturik.