50 urteko gizonezkoa atxilotu dute bortxaketa egotzita, eta karguekin aske utzi du Iruñeko guardiako epaileak. Igandetik astelehenerako gauean gertatu zen erasoa.
Emakume batek salatu du gizon batek Iruñeko Sanduzelai auzoko taberna batean bortxatu duela. Igandetik astelehenerako gauean gertatu zen erasoa, eta Udaltzaingoak 50 urteko gizonezkoa atxilotu du, erasoa egotzita. Iruñeko guardiako epaileak aske utzi du atxilotua, karguekin. Biktimarenganako urruntze-agindua ezarri dio.
Doctor Juaristi kaleko taberna bateko komunean izan zen erasoa. Gero, alde egin zuen gizonezkoak, eta emakumeak tabernan laguntza eskatu ondoren, handik ordu batzuetara atxilotu zuten.