San Pedro egunean (ekainaren 29an) lehen aldiz emakume bat igoko da aurten Lekeitioko kaxa gainera dantzara. Ane Maruri da, Etorkizuna dantza taldeko kidea. Asier Uskolak dantzatu du 2003. urtetik baina hanka puskatuta dauka. Aurrerantzean urtero dantzaria aldatzea da herriko dantza taldearen asmoa.
Azken 40 urte baino gehiagotan, hauek izan dira San Pedro egunean Lekeitioko kaxarranka dantzatu dutenak: 2003tik Asier Uskola, eta bere aurretik 34 urtez Pedro Murelaga. Uskolak hanka puskatua du eta Ane Maruri dago dantza berezi hau egiteko prestatuta. Izan ere, Bizkaiko Dantzari Egunean dantzatu zuen. Lekeitioko Etorkizuna dantza taldearen asmoa da hemendik aurrera kaxarranka dantzaria urtero aldatzea.
Bideoan, 2020an egin zen kaxarranka: