argia.eus
INPRIMATU
Emakume batek bortxatu egin dutela salatu du Bilbon
  • Asteburuan jazo zen erasoa, Abandon. Gizonak emakumea bortxatu eta lapurreta egin zion.

ARGIA @argia 2021eko azaroaren 10
Bilboko Uribarri auzoan jazotako eraso matxista bat gaitzesteko elkarretaratzea (Argazkia: Ecuador Etxea)

Emakume batek bortxatu egin dutela salatu du. Emakumeak adierazitakoaren arabera, sexu erasoa Bilbo erdigunean jazo zen, Abandon, iragan asteburuan; erasotzaileak kalexka batera eraman zuen, eta bertan sexu-harremana izatera behartu zuen. Antza, elkarren artean ezagutu berriak ziren, eta gizonak diru-zorroa zein sakelako telefonoa lapurtu zizkion.

Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.