argia.eus
INPRIMATU
23 urteko emakume bat hilda aurkitu dute Uztaritzen bortizki jipoituta
  • Bikotekideak aurkitu du asteazkenean 23 urteko haurduna Uztaritzeko etxean, Lapurdin. Baionako prokuradoreak adierazi du hilketa bereziki bortitza izan dela. Irailaren 15ean autopsiaren emaitzak jakingo dira.

ARGIA @argia 2017ko irailaren 15a
Uztaritzeko Arruntza auzoan aurkitu dute 23 urteko haurdunaren gorpua. Argazkia: EITB.

Bikotekideak aurkitu zuen hilotza emakumearen amaren etxean. Eskuak eta hankak lotuta zituen, ahoan mozala, eta begiak estalita. Aurpegian berriz, ubelduak. Baionako prokuradoreak prentsaurrekoan adierazi du hilketa oso bortitza izan dela. Dirudienez, aurpegiko kolpeen eta ahoko mozalaren ondorioz hil zen emakumea.

Bikotekidea ospitalera eraman zuten shock egoeran eta ondoren galdeketa egin zioten. Berak esan duenez, Bordelen erizaintza ikasten ari zen neska zortzi hilabeteko zegoen eta bera zen umearen aita. Bikotekidea ere Bordelen ari da ikasketak egiten.

Paueko eta Baionako poliziak ari dira hilketa ikertzen eta adierazi dute hipotesi guztiak irekita daudela. Irailaren 15ean autopsiaren emaitza emango dute eta argitu ahal izango da, besteak beste, bortxaketarik jasan zuen.