argia.eus
INPRIMATU
Emakume bat hilda aurkitu dute Miarritzen senarraren autoan
  • Haren senarrak, kalean noraezean zihoala, “suizidio bikoitza” aipatu zuen. Larunbat arratsaldean jazo zen gertakaria.Adierazpenok Poliziaren alerta piztu zuten, eta autoa zuen lekura joatean, maletegian emakumearen gorpua topatu zuten.

ARGIA @argia 2018ko maiatzaren 22a
Cent Marches-ko aparkalekuan aurkitu zuten gorpua. Irudia: Iparraldeko Hitza

Iparraldeko Hitzak argitaratu duenez, Miarritzeko Poliziak aurkitutako gorpua 40 urteko emakume batena da. France Bleuren informazioaren arabera, gorpua Bordeleko Medikuntza Forentseko Institutura eraman dute, autopsia egitera. Emaitzak asteazken eta ostegun bitartean emango dituzte jakitera.

Senarra Baionako ospitalean dago. Analisiak egingo dizkiote sustantziarik hartu zuen jakiteko. Oraingoz, Poliziak ezin izan du harekin hitz egin.