Berri Otxoak plataformak elkarretaratzera deitu du heriotza salatzeko, ostiralean. Ekainean etxerik gabeko emakumeentzako aterpetxea itxi zuen Barakaldoko Udalak.
Emakume bat hilda aurkitu dute Barakaldoko kutxazain automatiko batean. Larunbatean aurkitu zuten, baina asteazkenean eman dute heriotzaren berri. Ertzaintzaren arabera, gorpuak ez du indarkeria zantzurik. 42 urteko bilbotarra da hildakoa, baina maiz egoten zen Barakaldon eta ezaguna zen herrian.
Uztailean etxerik gabeko emakumeentzako aterpetxea itxi zuten, Udalaren murrizketen ondorioz. Herriko etxegabeen egoerari aurre egiteko hezitzaileen lantaldea ere desagertu egingo zela salatu zuen Berri Otxoak plataformak. Heriotza salatzeko, elkarretaratzera deitu du plataformak ostiralean, 11:00etan, Barakaldoko Santa Teresa Plazan.