argia.eus
INPRIMATU
94 urteko emakume bat hil dute Gasteizko IMQ Igurko zahar-etxean, eta gizon bat atxilotu
  • Adinekoen egoitzako egoiliarra da asteazken gauean hildako emakumea. Larriki kolpaturikoa ospitalera eraman zuten, baina bertan hil zen emakumea. Bertako egoiliarra den 68 urteko gizon bat atxilotu dute, indarkeria matxista leporaturik.

Jenofa Berhokoirigoin @Jenofa_B 2024ko azaroaren 28a
Indarkeria matxista salatzeko elkarretaratze bat. Hala Bedi

Gasteizko IMQ Igurko zahar etxeko 94 urteko emakume bat erasotu eta hil dute, eta horren harira, 68 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak. Biak ziren adineko egoitzan bizi, eta zentroak ohar bidez jakitera eman duenari segi, aurretik ez zuten liskarrik ukan bien artean.

Ustezko hiltzailea atxilotu du Ertzaintzak, indarkeria matxista leporaturik. Ikerketa abiaturik dute, eta hain justu, ikerketako iturriek Efe agentziari zehaztu diote atxiloturiko gizonak 25 urteko kartzela zigorra bete duela, bere aita hiltzeagatik.

Azaroaren 27 gauean gertatu da erasoa. Ertzaintzari deitu diote zentroko langileek erasoaren berri emanez; bertaratu eta berehala eraman dute anbulantzian ospitalera. Ezin izan dute bizirik atxiki eta han zendu da.

Euskal Herrian aurten izan den seigarren hilketa matxista da.