Hilketa San Frantzisko auzoan gertatu da. Gizonak berak deitu du Udaltzaingora heriotzaren berri emanez, eta atxilotu egin du Poliziak.
Asteazken goizeko 9:00ak aldera aurkitu dute emakumearen gorpua Bilboko San Frantzisko auzoko taberna batean. Gizonezko batek deitu du Udaltzaingora, emakumea berak hil duela esanez. Udaltzaingoak gizona atxilotu eta Ertzaintzaren eskuetan jarri du. Albiste agentziek zabaldu dutenaren arabera gizona emakumearen senarra da. Bilboko Udalak indarkeria matxistaren kontrako protokoloa aktibatu du.
Hildako bosgarren emakumea
Asteazkenekoarekin, bost dira momentuz 2022an gizonen eskuetan hil diren emakumezko euskal herritarrak.