Herritarrak etxe atarian bildu dira kanporatuak izan daitezela eragozteko. Ertzaintzarekin tentsioa eta bultzakadak izan dira eta emakumea esku-ohean eraman behar izan dute ospitalera antsietateak jota.
Gasteizko Zabalgana auzoko etxebizitza batean bizi dira Anastasia eta bere bi semeak, 800 eurorekin egin behar dio aurre egunerokorari, etxegabetzeen eta hipotekak eragindakoen hainbat kolektibok azaldu dutenez. Orain Alokabidek Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoak kanporatu egin nahi ditu.
Ostegunean goizeko 11.00etan zegoen aurreikusita etxegabetzea eta jende ugari bertaratu da Anastasiari bere babesa ematera. Ertzaintzaren eta herritarren artean tentsioa sortu da, bultzakadak, eta Hala Bedik azaldu duenez borrak ere erabili dituzte:
La Ertzaintza ha utilizado la violencia (porras entre otros elementos) para entrar en casa de Anastasia#AnastasiaSeQueda
— Hala Bedi Irratia (@halabedi) 2016(e)ko irailak 15
Twitterrez #AnastasiaseQueda traola erabiltzen ari dira.
Hasiera batean herritarrek eta Anastasiak berak leloak esanez eta dantzan erantzun diote etxegabetzeari, baina denborak aurrera egin ahala tentsioa areagotu egin da, Errekaleok Bizirik kolektiboak bideo honetan jaso duenez:
En "ciudad libre de desahucios" @Alokabide y policía desahucian así¿Algo q decir @gorka__urtaran ? #AnastasiaSeQueda pic.twitter.com/0ZZSn4qu32
— Errekaleor Bizirik! (@Errekaleor) 2016(e)ko irailak 15
Arabako Etxegabetzeak Stop taldeak "Urkulluren eta Alokabideren hipokrisia" salatu dute eta iragarri dute salaketa jarriko dutela kaleratzearen kontra.
Etxegabetzea amaitutakoan emakumea ospitalera eraman behar izan dute esku-ohe batean eta anbulantziaz, dirudienez, antsietateak jota. "Etxegabetzearen enpresa arduraduna Alokabide da, badakigu ez duela lotsarik", azaldu du Kaleratzeak Stop-ek.