argia.eus
INPRIMATU
Emakume bat erasotzeagatik gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Trapagaranen
  • Larunbat gauean izan zen bortxaketa saiakera, baina borroka baten ostean gizonak ibaira bultzatu zuen emakumea.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2019ko abuztuaren 26a
Erasoa gertatu zen lekua. Argazkia: EITB.

Gaueko 22:20an izan zen erasoa; Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Sailaren arabera, Barakaldoko (Bizkaia) Carrefour eta Dia supermerkatuen artean izan da erasoa.

Gizona erasotzen ari zela, bien arteko borroka baten ostean ibairantz bultzatu du emakumea, aldapa batetik eroriz. Gizona ere erori egin da, eta emakumeak korrika ihes egitea lortu du.

Ertzaintzak ikerketa hasi duela esan dute, eta 28 urteko gizona igande arratsaldean atxilotu dute Trapagaranen (Bizkaia). Erasotzaileak komisaldegian jarraitzen du epailearen aurretik pasa arte.

Erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu dute 18:00etan Barakaldoko Herriko Plazan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez erasotzaileak aurrekariak ditu beste eraso matxista batzuengatik.