Madrilgo Auzitegi Probintzialak sexu-abusuak izan zirela ebatzi du, drogatu ondoren biolentzia ez zela beharrezkoa izan adieraziz.
Ezarri zitekeen zigorrik apalena ezarri diote gizonezkoari. Hasiera batean fiskalak bederatzi urteko espetxe zigorra eskatzen zuen, baina Madrilgo Auzitegi Probintzialak ez du halakorik ebatzi. Sexu-abusuengatik lau urteko espetxe zigorra ezarri diote gizonezkoari, eta beste bat lapurretengatik. Epaiaren hitzetan ez zuen bortxatu, drogatu ondoren ez baitzen biolentziaren beharrik izan.
Gertakariak 2017ko urtarrilean gertatu ziren, Madrilen. Emakumezkoak prostituta gisa egiten zuen lan, eta gizonezkoa webgune baten bitartez jarri zen kontaktuan berarekin. Emakumeak lanerako erabiltzen zuen pisuan bildu ziren. Gizonak ustekabez Zolpidem medikamentua bota zion edarira, emakumea konorterik gabe utziz. Preserbatiborik gabe bortxatu eta bi telefono mugikor eta 400 euro baino gehiago lapurtuta alde egin zuen bertatik. Hala jakinarazi du Cadena Ser-ek.