argia.eus
INPRIMATU
Emakume bat bortxatu dute Bilbon
  • Gertakariaren berri ematearekin batera, elkarretaratzea deitu dute abenduaren 26rako.

ARGIA @argia 2018ko abenduaren 21
(Argazkia: euskalerriairratia.eus)

San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetako Galtzagorri Talde Feministak eman du bortxaketaren berri. Jakinarazi dutenez, auzokide batek bortxaketa pairatu zuen orain bi aste.

Erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu dute asteazkenerako, 20:00etan Mariaren Bihotza plazan.