Azpeitian emakume bat bortxatzea egotzita, gizon bat atxilotu du Ertzaintzak. Udalak astelehen 18:30etarako gaitzespen kontzentraziorako deia egin du eta ihauterietako gaurko programazioa bertan behera utzi du.
Bortxaketa igande gauean gertatu zen Azpeitiko ihauterien Elegante Egunean. Ertzaintza gertaerak ikertzen ari da. Asteburuan, horrez gain, beste emakume batek sexu erasoa salatu du, Uztarriak informatu duenez.
Udalak 18:30ean udaletxe plazan kontzentrazioa deitu du eta ihauterietarako asteleheneko programazioa bertan behera utzi du.