Emakumeak salaketa jarri du, Iruñeko Udaltzaingoan, eta ikerketa abian da, Iruñeko Instrukzio epaitegiaren 4. gelaren agindupean. Sexu indarkeria kasuetan ohiko den legez, protokoloari jarraiki, forentsetik pasa da erasoa jasan duen emakumezkoa, eta Iruñeko Udalaren Biktimentzako Arreta bulegoak baliabideak eskaini dizkio.
Ikertzaileak, emakumeak emandako deskribapena ardatz, erasotzailea identifikatzen saiatzen ari dira, eta, era berean, portalaren inguruko bideo kamerak berrikusiko dituzte. Bestalde, Espainiako Poliziaren sail Zientifikoko agenteak bortxaketaren ingurua ikuskatu du, gizonezkoa identifikatzea eta atxilotzea ahalbidetuko duten proben bila.
Albiste hau Euskalerria Irratiaren webgunean argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta