Etxaldeko Emakumeak kolektiboak Emakume baserritarren uzta jasoz topaketak antolatu ditu. Urriaren 25ean eta 26an Euskal Herriko emakume baserritarrek jakintzen elkartrukea egingo dute Murgiako Goikueta aterpean. Hainbat jarduera burutuko dituzte elkarrekin: tailer teoriko eta praktikoak, elkarrizketak, adierazpen artistikoak... Elkar ezagutzea, ikastea eta ongi pasatzea dute helburu.
Asteburua baliatuko dute Etxaldeko Emakumeen proiektua ezagutarazteko eta eztabaidak plazaratzeko. Horrez gain, Via Campesinako ordezkarien bisita ere jasoko dute, eta hauek munduko egoeraren berri eta hainbat lekutako errealitatea azalduko dute
Parte hartu nahi duenak helbide honetan eman behar du izena, irailaren 20a baino lehen. Emakume baserritarrek izango dute lehentasuna.