Elurtuta esnatu da Euskal Herria. Barnealdean nahiz kostaldean egin du, eta arazoak sortu ditu errepide sarean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak esan du kotxerik ez hartzeko, erabat beharrezkoa ez bada. Garraio publikoarekin ere arazoak izaten ari dira.