Oraindik ez du arazorik eragin eta mendate guztiak zabalik daude.
Tenperatura asko jaitsi da azken orduotan, eta hori dela eta, elur-kota 300-500 metro artean dabil. Zaparradek oraindik ere oztopo handirik eragin ez badute ere, Altuben, Azazetan, Gasteizko mendatean, Herreran, Kurtzetan eta Opakuan arretaz gidatzeko aholkua eman du Trafiko zuzendaritzak, elurra ari duelako.
Iragarpenari dagokionez, elur-kotak 300-500 metro artean eutsiko dio egun osoz. Gainera noizbehinka trumoi-ekaitzak jo dezake. Ipar eta ipar-ekialdeko haize zakarra ibiliko da eta tenperaturak ez du 4-8 ºC-tik gora egingo. Araban izotza ere egingo du.