Tologorri menditik Auñamendira, berriz heldu da Urmuga festibala. Uztailaren 13tik 30era hamarnaka kontzertu eta emanaldi eskainiko dituzte Euskal Herriko mendi kaskoetan, eskualdez eskualde musika eta natura uztartuz.
Aurten Eltzegor talde mitikoa omenduko dute gainera, uztailaren 23an Baigorrin. Emanaldi berezia antolatu dute Donostiako orfeoiaren eta Inkarnatus Orkestrarekin batera.
Horiekin batera izanen dira ere Olaia Intziarte, Estitxu Pinatxo, Rafa Rueda, Jokin Pinatxo, Garikoitz Mendizabal, Bixente Martinez, eta Baigorriko gaiteroak. Eltzegor taldeko Joxemari Ostolaza eta Betti Bidartekin mintzatu gara: