argia.eus
INPRIMATU
Elon Musken Tesla matrikularik gabe utzi duen greba legezkotzat jo du Suediako Justiziak
  • Suedia, Danimarka, Norvegia eta Finlandiako langileak auto elektrikoen ekoizlerik handiena den Tesla enpresaren aurkako “elkartasun greba” abiarazi zuten iragan urriaren 27an, hitzarmen kolektiboa negoziatzeko. Elon Musk enpresari milloiduna presionatzeari esker, Teslaren ekoizpena blokeatzea lortu zuten. Ostiralean postarien greba onartu berri du Justizia Auzitegiak; izan ere, Teslak ezin ditu “postariak plakak ematera behartu”.

Izaro Villarreal Lauroba 2023ko abenduaren 29a
Argazkia: IF Metall

Elon Musk esku-hutsik geratu da Suediako 120 mekanikariek Teslak hitzarmen kolektibo bat sinatzeko abiarazitako greba historikotik bi hilabete igaro direnean; izan ere, Tesla auto elektrikoen ekoizlerik handiena matrikularik gabe uzten duen postarien greba onartu du Justiziak, eta hemendik aurrera Teslak ez ditu matrikula gehiago jasoko, grebarekin bat egin duten sindikatuek adierazi baitute Teslak ezin dituela “postariak plakak ematera behartu”.

Suedian legeak dio matrikula-plakak postaz entregatu behar direla, eta beraz, Suediako garbitzaile, elektrikari, mantenuko langile, garraiolari eta zamaketariekin batera, Musken kontrako protestaren arrakastarako, postarien blokeoa “funtsezko” mugimendua dela jaso du eldiariok. Hori horrela Teslak auzitegietara eraman du kasua, eta Transportsyrelsen garraio agentzia presionatzen saiatu da, “matrikulak banatzeko modu alternatiboak” izateko. Transportsyrelsen-ek uko egin dio banaketa eredua aldatzeari, eta orain Suediako justiziak berretsi du hau.