argia.eus
INPRIMATU
Elon Muskek Twitter erosi du
  • Munduko pertsona aberatsenak erosi du sare soziala, 44.000 milioi dolarrean.

ARGIA @argia 2022ko apirilaren 26a

Elon Musk Tesla eta SpaceX konpainietako burua da eta orain baita Twitterrena ere. Muskek eta Twitterreko kontseiluak adostu duten akordioaren arabera, Twitterreko akziodunei, akzio bakoitzeko 54,2 dolar emango dizkie Muskek, eskudirutan. Urtarrilaren 28an balio zutena baino %38 garestiago (egun hori hartu da erreferentziatzat, orduan hasi baitzen Musk Twitterren akzioak erosten). Akordioa itxi da, baina operazioa urte honetan zehar gauzatuko da. 

Muskek aldaketa hauek iragarri ditu: algoritmoak kode askekoak izatea, spam-a egiten duten bot-ak ezabatzea eta benetako erabiltzaile guztiak egiaztatzea.