LABIren azken bileraren ostean eman du berria Iñigo Urkullu lehendakariak. Joan den urteko urritik daude itxita EAEko elkarte gastronomikoak, eta larunbatetik aurrera berriz ere zabaldu ahal izango dira. Nafarroan maiatzean eman zuten zabaltzeko baimena. Horrez gain, ostalaritza ixteko eta jarduera kulturalak amaitzeko ordutegia goizeko 2:00ak arte atzeratuko da EAEn.
Gaur izan du bilera LABI instituzionalak, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan COVID-19a dela-eta hartutako neurriak malgutu egingo dira larunbatetik aurrera. Tabernak goizeko 2:00ak arte egon ahal izango dira irekita eta jarduera kulturalak ere ordu horretan amaitu beharko dira. Ostalaritzari dagokionez, barnean eta kanpoan mahai bakoitzean sei lagun elkartu ahal izango dira.
Urritik itxita dauden elkarte gastronomiko eta txokoek berriz ere zabaldu ahalko dituzte ateak, %50eko edukierarekin eta 9:00etatik goizeko 2:00etara. Hala ere, gaueko aisialdiak itxita jarraituko du. Horrez gain, kirol ekitaldietan ikusleak ere baimenduko ditu Jaurlaritzak, edukiera mugatuarekin.
Hauek dira gaur iragarritako neurriak: