Sarrerako esku orria jasotzerakoan ohartarazten zaituzte: “Azoka bat baino askoz gehiago”. Bai, iruindarrak badaki, toki hau lehen autobus geltoki zaharra zen eta gaur egun parke publiko estalia.
Arrazoi du esku orriak, hori baino askoz gehiago da une zehatz honetan REASek (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea) antolatutako Ekonomia Solidarioaren 3. Azoka hau.
Bizitza eta munduaren ikusmolde zehatz bat islatzen delako bertan, era guztietako aberastasuna sortu eta partekatzen duen komunitate zabala eraiki nahi delako bertatik. “Berdintasuna, justizia, demokrazia, elkartasuna eta jasangarritasuna” helburu bakarrik ez, bizimolde ere bai. Eta postuz postu doanak sentitzen du mezua ez dela telebistan multinazionalak saltzen dion postalaren gisakoa, saltzen zaiona egiazkoa dela arnasten da bertan.
Edo dastatu, Bizilurreko postuko gazta eta zahatoko ardoa bezala. Energia Gara kooperatibako orria dakar lagunak, “bazkide egin nauk, nahi baduk…”, “pentsatuko diat, baduk ordua hitzetatik jarduerara jauzi egiteko”. Azokako hizketaldietako bat da. Dastatu eta zer ez, hiria antola daiteke 65 postu biltzen dituen feriatik. Ostiral eguerdian hasi zen eta igandera arte egongo da, antolatzaileek 5.000 bat lagunen bisita espero dute feriaren amaierarako.
Azokako pasabide eta aretoetan dira birmoldaketaren hariak mugiarazten dituzten saltzaile, erosle eta ikusle soilak. Ikusi egin liteke, esperientziak partekatu, hitzaldiak entzun… eta salerosketa azokako monetan, sarreran aldatzen diren ‘txanpoien’ bidez. Mikro-hitzaldi andana eta makro batzuk ere bai, Paul Nicholson (Via Campesina) eta Peru Sasia (Fiare Banku Etikoa). ATTAC, Oxfam, Bizi… dira irakur daitezkeen sigla eta izenen artean. Nekazaritza produktuak, konfiturak, jantzi, oinetako, seguruak, banku mundua, kontsumo taldeak, salmenta kooperatibak, ingurumena, komunikazioa, aholkularitza, eraikuntza, artisauak… mundutxo bat bestelako munduaren eraikuntzan.
Sare txiki, baina bizia, gero eta trinkoago, gero eta gehiago mugitzen duena: ekonomia solidarioak lurraldean berez askoz gehiago sortzen badu ere, bakarrik Nafarroako REAS sarean 45 elkarte edo enpresa batu dira, 350 pertsona ari dira lanean multzo osoan eta 20 milioi euro mugitzen ditu.
Ezin engainatu, ordea, aurrera ateratzea ez da erraza, hemen ere bada zailtasun eta porrotik. Areago, hamaika porrotetik dator feriakide ugari. Elkartasunez eta ardatzean dirua bakarrik ez denean, ostera, dena da errazagoa. Azoka honetako mezuak zirimiri bailitzan bustitzen du gizartea apurka. Adibide bat: zer ari dira saltzen orain gero eta gehiago Euskal Herriko saltoki handietan? Bertako produktu freskoa… eta ekologikoak ere gero eta indar handiagoz.
Ehunka metro batzuetara bidaiariak geltoki berritik mundurat ateratzen ari diren honetan, hemen ere samur suma liteke feria norabide egokian doala elkartasunaren autobusa hartu nahi duenarentzat.
Urriaren 17tik 19ra Burujabetzak izeneko jardunaldiak antolatu dituzte Oiartzun Burujabek eta Udalbiltzak. Tokiko esperientzia eraldatzaileak ezagutzeaz gain, Gironako alkate Lluc Salellasek eta CUPeko parlamentari-ohi Mireia Vehík ere parte hartuko dute hitzaldi banatan.
Lerro hauek idazterako, gazta egiteari utzi diogu eta antzutze prozesu betean gaude. Horrek esan nahi du jetzaldiak gero eta sakabanatuagoak direla denboran, ardiei esnea desagertu arte. Batzuen kasuan, egun gutxitan bukatuko da prozesua, eta gutxi batzuei gehiago kostako zaie.
Bilboko Euskalduna jauregian egindako urteroko kongresuan Mondragoneko lehendakariaren errelebo aldaketa irudikatu dute, orain arte taldeko buru izandako Iñigo Ucinek eta hemendik aurrera kargu hori hartuko duen Pello Rodriguezek. Horrez gain, hurrengo urteetarako bide... [+]
Europako Parlamenturako hauteskundeen biharamunean idazten ditut lerro hauek, garai ilunak, Internazional Erreakzionarioaren garaipena europar legebiltzarrerako hauteskundeetan. Lehenagotik ere bazetorren bolada, eta bizi dugun fase kontserbadorearen berrespena da, baina... [+]
Kale Nagusiko 54. zenbakian dagoen XVIII. mendeko eraikina eskuratu dute, egun Katakraken liburu-denda dagoen ondoan. “Eraikin honetan ez da egongo hostelik, ez luxuzko hotelik, ezta inguruko auzokideek ordaindu ezingo luketen etxebizitzarik ere, hemen hiri-lurra eraikiko... [+]
Ordiziako Orkli kooperatibak 50.000 euroko funtsa jarriko du "komunitatetik sortutako ekimenak" laguntzeko. Orklidea izena jarri diote programari eta Euskal Herri osoko proiektuak aurkeztu daitezke.
Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Sareak, Olatukoopek, hamar urte bete ditu, eta larunbatean festa egin dute Donostian, sareko kide eta partaideen artean. Ekonomia eta kooperatibismoa beste ikuspegi batez landu litezkeela aldarrikatu (eta frogatu) dute: herrigintzatik, herritar... [+]
80 bat lagun batu dira Iruñeko Katakraken aretoan, ekonomia sozial eraldatzailearen erreferentzia bihurturiko Olatukoop sarearen hamar urteak ospatzeko. Ekonomia eta lurraldeak eraldatzeko proposamenak zehatz-mehatz aurkezteko ekimena izan da.
Mondragon taldeko banaketa kooperatiba baikor azaldu da 2023an izandako etekinekin; inflazioak eta kostuen gorakadak jotako testuinguru batean "sendotasunez" erantzun duela azaldu du. Espainiako Estatuan hedatzen jarraitzeko ahalmena eman dio horrek eta 74 supermerkatu... [+]
Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.
Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]
Gizartea eraldatzeko helburuz jaio zen Ekonomia Sozial Eraldatzailearen mugimendua Euskal Herrian duela hamar urte, Olatukoop sarean bilduta. Denbora honetan ez da gutxi egindakoa: hamaika kooperatiba eta ekimen jarri dituzte martxan, eta sarea zabaldu egin da. Baina erronkak... [+]
Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]
Euskal Monetak garapen handia ezagutu du azken urteotan Ipar Euskal Herrian. Europako tokiko moneta indartsuena bilakatu da. Sortu zenetik, Hego Euskal Herrira hedatzeko asmoa integratu zen proiektuan. Mugaz gaindiko tokiko moneta osagarri baten sortzea lantzen hasia da Euskal... [+]