Elkartasuna eta desobedientzia berriz ere kriminalizatuak

  • Iragan uztailaren 27an, Zabaldiko bi kide, brigada internazionalisten prestakuntza lanean ari ziren Tesalonikan. Hurriyako etxea hustua izan zen eta bi kideak atxilotuak. Urtarrilaren 26an, ostegunean, epaituak izanen dira.


2017ko urtarrilaren 25an - 09:06
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Iragan uztailaren 27an, Grezian, Tesalonika hirian, poliziak hiru eraikin hustu zituen. Deslojatutako hiru espazio hauek Greziak blokatuta, Europara aurrera egin ezinean, dauden milaka pertsonetako batzuk bizi zitezen berreskuratu zituen mugimendu sozialak. Etxe-hustutzeen momentuan eraikinetan zeuden pertsonek tratu ezberdindua jaso zuten: Europaz kanpoko etorkinak errefuxiatu-esparru militarizatuetara eraman zituzten eta greziarrak eta europarrak zirenak atxilotuak izan ziren. Haien artean, Zabaldi kolektibo internazionalistako bi kide. Ostegunean, urtarrilak 26, gertaera hauengatik ireki ziren hiru prozesu judizialetako bik epaiketa izanen dute, okupazioa eta eraikinari kalte materialak leporatzen direlarik.

Eraikin hauetan garatutako hiru proiektuek, Orfanotrofeio, Nikis eta Hurriya, mugen ixtea eta gobernuen xenofobia ezaugarri dituen kontestu europarrari erantzun bat ematen diote. Nikis, urtetan funtzionatzen zeraman gune soziala zen eta, egoerak bultzatua, etorkinak hartzea erabaki zuten. Orfanotrofeio, aldiz, espresuki horretarako okupatua izan zen 2015eko abenduan. Hustutzearen ondoren eraikina bota zutenean, hondakinean artean lurperatuta geratu ziren botikaren sendagaiak, janari biltegia eta bildutako material guztia. Hurriya hiruetan gazteena zen, egun batzuk besterik ez zeraman okupatua eta hamarna lagun zebiltzan konponketa eta garbiketa lanetan murgilduta. Elkarbizitza eta borroka proiektua zen, non, autogestioa oinarri, etorkinak eta bertakoak bizitzen hasiak ziren.

Banku Mundiala, Nazioarteko Diru Funtsa eta Europar Batasuna beraren eskutik Europan hamarkadetan ikusi ez dugun eraso neoliberala pairatu duen herri honek kalean borroka egin du, grebak, alternatibak eraiki, gauzak aldatzeko instituzioak irabazi eta frustrazioz beteta bete lurra nola saltzen den ikusi. Eta oraindik ere, bere herria utzi duten milaka pertsona iritsi eta Grezian blokatuak izan direnean, elkartasun eredugarriaz erantzuteko indarra atera dute. Hiru eraikin hauetan islatzen den herrien arteko elkartasuna ulertzeko moduak muzin egiten die, ez bakarrik gobernuei, baizik eta GKE handiei eta ACNUR bezalako erakundeei: pertsonen mugimendu askatasunari uko egiteko orduan konplize, kasurik onenean errefuxiatu etiketa ipini eta bizitza errespetatzen ez duten errefuxiatu-esparruetan jendea pilatzeko ezinbesteko laguntzaile, etiketa hori irabazten ez dutenak baztertu eta bigarren mailan kokatzen direlarik.

Greziar hiri ezberdinetan, pasa den udan deuseztatu zituzten hiru proiektu horien antzeko okupazio proiektuetan, bertakoen eta etorritakoen artean, erlazioak elkarlanean garatzen doaz. Batak bestea ikusi, onartu, ezagutu egiten du, etsai berdinaren aurrean elkartzen dira; esplotatzen dituztenak, gudak sortzen dituztenak, hedabideen botereaz kontrolpean eta itsu mantendu nahi gaituztenak berdinak baitira. Horizontaltasunetik, bereizten gaituzten harresi faltsuetan arrakalak irekitzen dira.  Gu salbatzaile eta haiek biktima bezala aurkezten gaituen asistentzialismoaren erabat kontrako prozesua da.

Horrek molestatzen du. Horregatik Tesalonikan helburua ez zen ia ehun ekintzaile auziperatzea, mugimendu soziala bera erasotzea baizik. Proiektu hauekin batera, hiri honetako mugimendu sozialak azken bi urtetan lehenetsitako lana suntsitu zuten. Gainera, desalojoak eta Atenaseko Pireoko kanpamendu ez ofizialaren eraispena batera egin ziren, kezko hesi moduan.

Aipatu bezala, Zabaldiko bi kide egun haietan proiektu ezberdinak bisitatzen ari ziren Tesalonikan, brigada internazionalisten prestakuntza lanen barnean, eta Hurriyako desalojoan atxilotuak izan ziren. Zabalditik salatzen dugu datorren ostegunean gertatuko den epaiketa elkartasunak jasotzen duen errepresioaren adibide bat gehiago dela. Elkartasuna gobernuek ezarritako parametroetatik irteten denean, zilegitasun osoz pertsonek bere kabuz ekiten dutenean, erasotua eta zigortua dela. Hots, Mikel eta Begoren kasua edota Askapenak jasandako jazarpena.

Elkartasuna ezin delako otzandu, aldarrikatu eta defendatu behar den ezinbesteko tresna dugu desobedientzia.

Elkartasuna ez da delitua

Zabaldi kolektiboaren izenean:

Itziar Bardaji Goikoetxea
Iñaki Molina Perez

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Sinetsi

Pertsonok ze erraz epaitzen dugun aldamenekoa (edo aldamenekoa ez dena). Norberarenak izan ezik, gainontzeko guztiak ematen du erraza. Berehala bilatzen diogu irtenbidea besteenari. Eta ze zaila den norberak barruan duena kudeatzea. Askotan, pertsona konkretu batzuk idealizatzen... [+]


Mugak Zabalduz

Aurten ere, Mugak Zabalduz karabanan ia ehun lagun abiatuko gara Euskal Herritik, Europaren migrazio politikak, eta aurten bereziki onartu berri duen Migrazio eta Asiloko Paktua, salatzeko asmoz. Aurten Balkanetako mugara joango gara, Bosnia Herzegovinako Bihac hirira; hor... [+]


Hezkuntza Sailean, euskara eskubide?

Ekain amaieran, Hezkuntza Sailak ehunka irakasle funtzionario izendatu ditu: praktikaldia egitea falta dute, bai eta, irailetik aurrera, mediku-azterketa ere.

Azkeneko deialdian, mediku-azterketa azpikontratatu egin zuen Hezkuntza Sailak. Azpikontratatu zuenean,... [+]


Larrahe, eta elkarbizitza

Nire lagun M. paraje paregabean bizi da. Nafarroako herri batean,  Iruñerriatik gertu, jende bizizale anitzez betetakoan; bizi-bizia. Ez da herrian bertan bizi, talaiaren antza har dakiokeen muino moduko batean baizik, zeinetik, esan gabe doa, herria bera ez ezik... [+]


2024-07-03 | Karmelo Landa
Nazioaren neurrira

Zorionekoak gara euskaldunok. Euskal Herria, Baskonia, gure nazioa, mundu osoaren aurrean agertzen da, historian izan den eta gaur egun den modukoa. Imago Vasconiae. Barne irudia eta besteen aurrekoa. Zer gara, nolakoak gara, non gaude, noiztik eta noiz arte. Gure kartografia... [+]


2024-07-03 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Txibato

Donostiako Alde Zaharreko taberna askoren pintxoak alde zaharrean sartzeko baimena duen furgoneta batean datoz zerbitzua ematera. Beste tabernetan, prestatzen duten tortilla patata pintxoa jateko, goizeko furgoneta alde zaharrean sartzen den orduan ilara egin eta txanda hartu... [+]


2024-07-03 | Diana Franco
Teknologia
Ikasketa komunitate irekiak

Bada pertsonok geure ezagutzak eta esperientziak partekatzeko aukera dugun eredu bat, oso gogoko dudana; eredu honetan ikasi nahi duen edonor ongi etorria izaten da, beti ere komunitatearen izaerarekin errespetuz jokatzen badu. Ikasketa komunitate irekiak dira. Gogoko dut... [+]


Materialismo histerikoa
Bizitzeko

Ikasturte osoan inork aipatu ez dituen kontuetan aritu ondoren, aktualitatearen erdigunera eraman nau, ustez, pneumonia batek, nola definitu ez dakidan hartuemana izan baitut Osakidetzarekin. Eta lehen deitik, ai ene, esperimentu batean egotearen sentsazio zirraragarria,... [+]


Eguzkiak etxebizitza erre du

Turistek neurrigabeko prezioak dituzten apartamentu eta hotelak bete dituzte. Eta zu gurasoen etxean, etsita, konpainia handiek eta espekulatzaileek alokairua puzten duten bitartean.


Eguneraketa berriak daude