argia.eus
INPRIMATU
Elkartasuna adierazi diote Sara Majarenas eta Izarri Donostian
  • Estropaden egun nagusian manifestazioa egin dute Sara Majarenas eta Izarri elkartasuna adierazteko, eta justizia gizartearen presioarekin soilik lortu daitekeela esan dute.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2019ko irailaren 09a
Sara eta Izarren aldeko manifestazioa. Argazkia: @HiriBizia

Otsailaren 15ean epaileak aske utzi zuen Sara Majarenasen bikotekide ohia, 2017an haren bi urteko alaba labankadaz hiltzen saiatu ostean; Majarenas Picassenteko kartzelan (Valentzia) zegoen orduan. Nahiz eta fiskaltzak eta akusazio partikularrak epaiketak iraun bitartean bikotekide ohia kartzelan egotea eskatu, epaileak aske utzi zuen, “ihes egiteko arriskurik” ikusten ez zuela argudiatuz.

Asteartean hasiko da epaiketa Valentzian, eta Kontxi Ibarrondo Majarenasen amak adierazi du ez duela asko espero justiziarengandik, haien alde lanean ari direla ez baitute erakutsi. Antolatzaileek gizartea mugitzea eskatu du, Iruñeko talde bortxaketan bezala, gizartearen presioak bakarrik lortu baitezake “benetako justizia”.

Antolatzaileek Sara eta Izar beldur eta mehatxupean bizi direla gogorarazi dute, otsailaren 15ean Majarenasen bikotekide ohia aske utzi ostean. “Baina ez dira bakarrak: Hego Euskal Herrian 4.869 emakume daude neurri judizialen pean. Eta askoz gehiago dira mehatxupean bizi arren inolako neurririk ez dutenak”, gogorarazi dute.