"Ekaitz erauntsiak Herri Urratsen 40. urteurrena ospatzeko geneukan ametsa zapuztu du. Besta bere handitasun osoan ezin ospatze horrek milaka euroko galera ekonomikoa ekarri dio Seaskari; hori dela-eta, deialdi zabal bat egiten diogu euskal jendarte osoari".
Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festaren antolatzaileek kolpe gogorra jaso dute asteburuan. Herri Urrats "mugatu bat" ospatu dute, baina bildutako diruarekin ezinezkoa izango zaie jaiak berak sorturiko gastuei eta "Seaskak dituen beharrizan handiei" aurre egitea. Hori dela-eta, deialdia egin dute, "Seaskari eta Ipar Euskal Herrian euskara ikasteko hautua egiten duen proiektuari aurrera egiten laguntzeko".
Ekarpen ekonomikoak egiteko hainbat bide zabaldu dute:
-Caisse d'épargne FR76 1333 5000 4008 9397 1116 819
-Laboral Kutxa ES87 3035 0059 8205 9073 1197
-Kutxabank ES98 2095 5045 8710 6117 7332
-Crédit Mutuel FR76 1027 8023 8500 0201 4340 107