Iruñerria Jamaica Clashek azaldutakoaren arabera, gaztetxeak edota gune askeak beharrezkoak dira eszenan eta espazio hauen kontrako erasoak reggae eszenaren kontrako eraso moduan ere uelrtzen dituzte. Burlatako Gaztetxea, Maravillas Gazetxea eta Iruñea NOLA eragilea ere aritu dira jaialdiaren antolakuntzan.
Apirilaren 22an ospatuko da ElkartaSOUND Eguna jaialdia Burlatako gaztetxean. Goizeko 11:0etan hasi eta gaueko 23:00ak arte musikak ez du etenik izango eta 30 musikaritik gora igoko dira oholtzara, reggae doinuak eskaintzera.
Eguna gordetzeko aipatu dute antolatzaileek eta Maravillaseko kideei elkartasuna adierazteko jaialdi bat dela gogorarazi dute: "ElkartaSOUND Eguna Iruñerria Jamaica Clashen ideia bezala jaio da, Maravillas Gaztetxearekiko elkartasun egun bezala eta iritsi diren eta irits daitezkeen isunen pisua txikiagoa izateko".
Sonu sistemen loraldia Jamaikan izan zela azaldu dute Iruñerria Jamaica Clash-eko kideek eta eszenatokiak desagerraraziz, erlazio horizontalak sortu zirela artisten eta publikoaren artean: "Soinu sistema Gaztetxera eramanez, izaera eta kultura herrikoi eta borrokalari hau bere espaizio naturalera itzultzen da, bere sustraietara, erresistentzia espazio batera".
Albiste hau Topatu.eus webgunetik ekarri dugu gurera, CC-BY-SA lizentziari esker.