argia.eus
INPRIMATU
Elkarretaratzera deitu dute Ultzaman Lizasoko festetan izandako sexu erasoa salatzeko
  • Asteazkenean, Ultzamako udaletxearen aurrean 19:30ean elkarretaratzera deitu du Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak. Larunbat gauean, gizon batek ukituak egin zizkiola salatu du emakume batek Foruzainen aurrean. Oihuka hasi zenean, erasotzaileak ihes egin zuen.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko urriaren 29a

Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak gogor gaitzesten du larunbat gaueko erasoa eta emakumearen esku jartzen ditu behar dituen baliabide guztiak eta slaketa prozesuan laguntza emateko prest azaldu da. Kalea, eguna eta gaua guztion gozamenerako dela azpimarratuta, Mankomunitateak emakumeek espazio guztiak askatasunez okupatzeko eskubidea dutela aldarrikatzen du.

Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak dei egiten dio gizarteari jarrera sexita eta erasoen aurrean geldirik ez geratzeko. Erasotzaileak babestu eta emakumezkoak erruduntzat jotzen duen eredu kulturala errotik aldatzeko deia egiten dute.

“Gertakizun matxisten” gaineko isiltasuna apurtzeko asmoz, kontzientzia piztu eta jendartea sentiberatzeko helburuarekin, kalera irtetzeko deia egin du Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak. Elkarretaratzea asteazkenean, arratsaldeko 19:30ean eginen da Ultzamako udaletxearen aurrean.